Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desterratu, desterra, desterratzen 1 du ad erbesteratu.

Gure aita preso egon zen Donostiako Infernuan, gero Extremadurako herri batera desterratu zuten... Jokin Urain   «Errotarria» - 27. orr.

Eblo desterratu zuten Córdoba-raino, Aznar aldiz libro utzi euskal arrazakoa zelakotz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 215. orr.

Pobreak geure burua desterratu beharko dugu hemendik! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 173. orr.

2 irud/hed

Ahanzturara desterratua banuen ere, handik bi ordura, ni autobusean, bera espaloian, berriro ikusi nuen Cour de Romen, lehen bezain penagarri. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 143. orr.

Ez nago ni (Weber bera ez zegoen bezala) gizarte modernoan intentzio edo intuizioa, konbentzimendua, etikatik desterratu beharra dagoela uste dutenekin, Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 26. orr.

3 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Hitz erabiliena izatetik hitz desterratuena izatera iritsi baita Jaungoikoa euskal literaturan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 35. orr.

Zu bezalako jende pertsegituari eta desterratuari geriza eman izan diona. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 263. orr.

Desterratuari, lur arrotzean dabilela, nondik datorren ahaztu eta galduta sentitzea baino ezer txarragorik ezin zaio gertatu. Jon Maia   «Riomundo» - 35. orr.

Goiko datuei gehitu agintarien aurrera sinatzera agertu behar zutenak, ondasunak kendu zizkietenak, isunak zituztenak, karguak kendu zizkietenak eta desterratuak eta 50.000 errepresaliatu egiten dituzte. Jokin Urain   «Errotarria» - 72. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desterratu zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus