Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkisitorial 1 izond inkisidoreari edo Inkisizioari dagokiona.

Artzapezpikuak izendaturiko Batzorde inkisitorialaren epaiarekin ados ez zegoelarik, Meister Eckhartek zuzenean eta pertsonalki Avignongo aitasantuarengana jo zuen. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 6. orr.

Prozesu inkisitorial bat irekitzen dio "fedearentzako doktrina arriskutsuak zabaltzeagatik herriari egindako alemanezko sermoietan". Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 6. orr.

2 inkisidore gisa aritzen dena.

Ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana. inork ezin zuen haren presentzia mehatxagarria, inkisitoriala, harroputza eta lotsagabea jasan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 117. orr.

Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta, eskuin inkisitorialak garatu du estreina Volksgeist espainolaren definizioa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 52. orr.

Buruzagien autonomia falta kezkagarria dago politikan, ortodoxia inkisitoriala sortzen duen iritzi egoera baten aurrean. Berria - Euskal Herria   2004-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus