Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

detailetxo (orobat detalletxo g.er.) 1 iz detaile txikia.

Detailetxo bat falta du, ordea: nola edo hala argi uztea poemaren "ni" hori gizonezkoa dela, pertsonaia asmatzea, alegia. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 198. orr.

Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 178. orr.

2 adeitasun seinaletxoa.

Izan ere, bera bezalako neska eder batek eskubide osoa baitzuen halako detailetxoak izateko. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 73. orr.

Inoiz ez zara nitaz gogoratzen, ez duzu detailetxo bat ere izaten... Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

Musikari jaioek musika-nota baten oihartzunetan konposizio oso bat aurreigarri ahal duten legez, Gustavo Duranek detailetxo horrexetan antzeman ahal izan du Ernest Hemingwayren nortasun konplexuaren gakoa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 194. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

detailetxo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus