Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkontru 1 iz topo egitea.

Inkontru bakarra izan zuten bizkaitarren aurrelariekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 46. orr.

Buruz buruko inkontruetan, batez ere, baionetazko kargetan garbiki, gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako. Txillardegi   «Putzu» - 191. orr.

Ustekabeko inkontrua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 511. orr.

Gartsutasuna itzaltzen hasi zitzaion, sentimenduak hozten, eta Abas Al-Helurekiko inkontru haien aurreko egoerara itzultzen sentitu zen, hunkiduraz eta itxaropenez gabetua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 188. orr.

Darasa kaleko inkontruaren biharamunean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 235. orr.

2 inkontru egin topo egin.

Orduan erregek hurran etsitua zebilela, egin zuen inkontru baratzezain pobre baten emaztearekin, eta haren gernuaz edo ur-isuriaz begiak igurtzi zituen bezain fite, argitu zen. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 73. orr.

Bortuko gerlariekin inkontru egin genuen lekutik hurbil. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 200. orr.

-Heriotzarekin hiru aldiz egin dugu inkontru, eta ez nuke aitzina egin nahi... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 413. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus