Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

determinismo 1 iz gertaerak eta egiteak, eta orobat jokabide moralak, aldez aurreko arrazoien mende daudela dioen filosofia-dotrina, gizonari borondate askea ukatzen diona.

Gorputzaren determinismoak bete zuen bere eginbide mekanikoa. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 114. orr.

Joera marxistan, beraz, determinismo ekonomikoa da nagusi. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 47. orr.

1970eko hamarkadan garatu zen soziobiologiak determinismo genetikoa aldarrikatzen zuen giza portaera azaltzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Determinismo biologikoaren bertsiorik baldarrenaren oinarriak jarri dituen doktrina multzoa gorpuztuz joan direnen erantzukizuna. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 157. orr.

Determinismo teknologikoaren bertsiorik gogorrenetan, gainera, teknologia hartzen da gizartearen konposizioa eta egituraketa-moduak determinatzen dituen faktore nagusitzat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 250. orr.

Agustin deunak ez dio lekurik uzten determinismo teologikoari, nahiz eta Jaungoikoak aurrez jakin zer aukeratuko dugun. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 18. orr.

Naturak gizakiari muga gaindiezinak ezartzen dizkion arren, determinismo moral guztien kontra zegoen Kant. Berria - Kultura   2004-02-15

Globalizazioari buruzko beste mito edo auzi garrantzitsua prozesuaren determinismoarena da: globalizazioa "geldiezina" eta "ahalguztiduna" da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 217. orr.

Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Iturri bertsutik edaten dute: [...] ekonomia determinismoaren uretatik, alegia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

determinismo teknologikoaren (5); eta determinismo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus