Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkulpatu, inkulpa, inkulpatzen 1 du ad norbait delitu batez akusatu.

Amaiak ez bazuen istiluetan parte hartu, eta garbi zegoen ez zuela parte hartu, orduan nola, zer irizpide eta zer froga erabili zuen erretorego taldeak Amaia inkulpatzeko? Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 141. orr.

Arabako EB-IUko hiru biltzarkideek eta Gasteizko bi zinegotziek euren buruak inkulpatu zituzten atzo Arabako Probintzia Auzitegiko Fiskaltzan. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Berantago 126 lagunek beren burua inkulpatu zuten, ekintza harekin zerikusia zutela aitortuz. Berria - Euskal Herria   2004-04-14

SNCFak errepresio bortitzarekin ihardetsi du lau urte eterdi huntan Demoen ekintzeri: 131 presuna arrastatuak, 97 inkulpatuak, 11 auzi, 14 zauritu, 60.000 euro isun, 50 eguneko presondegi zigorra... Herria   2005-06-16

Andoni Beroiz eta Xabier Arriluzea ere inkulpatuta zeuden, baina Auzitegiak aske utzi ditu, frogarik ez dagoela argudiatuta. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta gainerako inkulpatuak ere berdin izendatu ote zituen? Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus