Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inoizka 1 adlag inoiz edo behin.

Inoizka, borrokaldiak handik kanpo izaten zuen segida, leku bakartuagoetan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 26. orr.

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara, artile zakarrezko galtzerdiz, eta, inoizka, Renato Fucini1 gogorarazten zidan brusa batez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 63. orr.

Hogeita hamar kiloko pardela eramaten zuen inoizka, baina normalean gabe joaten zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 69. orr.

Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 10. orr.

Gerra-urtea gezur-urtea dela esan ohi zen, baina badaki gerrak egia gorria erakusten ere, egia bel-betza ez ezik, eta baita inoizka egia bera zer den ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 260. orr.

Bertsolariak pozez barre eragingo digu tarteka pailazoen antzera; zirrara ere bai inoizka, lehoiak gobernatzen dituen bezatzailearen moduan. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 9. orr.

Barka iezadazu, inoizka lumari tanta garratzen bat badario, barka iezadazu... Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 40. orr.

Joskerari dagokionez, nabarmena gertatuko zaio inoizka hegoaldeko irakurleari aditzaren sintaxi-jokoa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 13. orr.

2 inoizkako izlag inoiz edo behingo.

Inoizkako mugimendu estereotipatuak, burukadak; hizkuntza hasi-masikoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 241. orr.

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean, oso inoizkakoak dira pasarte berezi eta imitaezinak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 16. orr.

Inoizkako zehar-aipu dramatikoki mozturen bat edo beste. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus