Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

identifikatu, identifika, identifikatzen 1 du ad nor, zein edo zer den jakin.

"Adiskide leiala" identifikatu gabe zeukaten oraindik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 195. orr.

Pelikuletan-eta lagun bat identifikatzerik nahi ez denean, itzal moduko batez difuminatzen da haren aurpegia. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 28. orr.

Jonathanek, ahalegindu zen arren, ez zuen lortu musikaria identifikatzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 220. orr.

Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 161. orr.

Baina autismoa ez zen 1940ak arte identifikatu, eta ez zen termino bat, are gutxiago adigai bat, 1860etan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 190. orr.

Identifikatu ditugun hogeita zortzi zibilizazioetatik […] hemezortzi hilda daude. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 430. orr.

Identifikaturik neuzkan ahots gehienak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 143. orr.

Giza genoma atalka identifikatua zuela. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 89. orr.

Ezaugarri genetikoak identifikatzeko sistema garatu zuen. Berria - Gaiak   2004-09-10

Txinan ustezko sei SARS kasu identifikatu dituzte. Berria - Gaiak   2004-04-27

Teoriaren egitura identifikatzeko prozedura. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 161. orr.

Kontzeptuek propietateak (alegia, predikatuen erreferentziak) identifikatzeko aurkezpen-moduak eskaini behar dituzte. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 176. orr.

Lanaren nondik norakoa igartzen hasteko, puntu nagusiak identifikatzeko, loturak ikusteko, etab. giltza-kontzeptuek eta hitzek asko laguntzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Identifikatu ezin dudan zerbait gogorarazten dit usainak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 12. orr.

· Ez zuen bere "zer" hura Touretteren sindrometzat identifikatu, hogeita hamazazpi urte bete zituen arte. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 114. orr.

· 2 da ad nor den esan.

Beltzez jantzita eta aurpegia mozorrotuta zeuden batzuk, baina inor ez zen identifikatu; ez nekien nortzuk ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 144. orr.

· 3 da/du ad (nortasun agiriaren bidez)

Denok inongo arazorik gabe iritsi gara irratiaren atarira; ez gaituzte identifikatu, ez gaituzte katxeatu. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 120. orr.

Ertzaintza bertaratu eta, guztiak kanporatu eta identifikatu egin zituen. Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Hiru bidaiariak identifikatu zituzten agenteek, eta, ibilgailua miatu eta gero, CDen eta DVDen [...] kopia ilegalak ikusi zituzten zorro batzuen barruan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 89. orr.

Identifikatu gabe iganarazi zuen atean zain zeukan komisario nagusiak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 25. orr.

Gure buruak identifikatzeko agindu zigun bertan guardia egiten ari zen soldaduak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 128. orr.

Identifikatzeko eskatu zieten, eta gazteek leihotik eman zizkieten euren nortasun agiriak. Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Ertzainek eraikinetik kanpora irteteko agindu eta ikasleak atera egin ziren; identifikatzeko eskatu eta identifikatu ziren. Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Guardia zibilen aurrean identifikatu nahi ez izateagatik. Berria - Euskal Herria   2006-03-11

4 bat egin, berdin-berdintzat jo.

Menéndez Pelayorentzat Volksgeista tradizioarekin identifikatzen da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 43. orr.

ETAren ideologiarekin bat egin, harekin identifikatu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 68. orr.

Eta legea indartsuenarena zen baina gu, biolentziaren poetika hartan, derrigorrezko galtzaile ziren indioekin identifikatzen ginen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 319. orr.

Beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 190. orr.

Minak, adibidez, klase natural bat osatuko ez balu, ezingo litzateke mina propietate fisiko partikular batekin identifikatu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 190. orr.

Ni, ostera, Tom-ekin gauza guztietan identifikatzen nintzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 75. orr.

Euskal Herria Goierrirekin identifikatzen duenak liskarra besterik ez du sortuko, bai Baionan, bai Nafarroako Erriberan, eta bai Gasteizen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 107. orr.

Bada borondate arrazional eta instrumentala [...], eta beste bat emozionala eta afektuzkoa, herri, nazio, komunitate, leinu eta etniekin identifikatzen gaituena. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 20. orr.

Egunkaria irakurtzerakoan ez al ditugu bilatzen intereseko albisteak, identifikatuko garen iritziak? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 354. orr.

Ez bide zen bere enpresarekin aski identifikatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus