Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardarti [81 agerraldi, 40 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 378 agerraldi] 1 izond dardaratia. ik dardarati.

Hitz bakarra xuxurlatu zuten haren ezpain dardartiek: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 56. orr.

Hura lau zutabeko oheraino joan eta han etzanda zegoen, aurpegia esku dardarti batez estalita. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 280. orr.

Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 18. orr.

Nire zango dardartiak etxe baten parean gelditu ziren, zapataginen karrikan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 275. orr.

-Galde egiozu! -esan zion Ronek, hatz dardartiaz sir Cadoganen erretratuaren atzeko aldea seinalatuz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 219. orr.

Lehen aldiz, boz adar mehe-mehea atera zen aho dardarti horretatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 137. orr.

Izumenak erotuta zekartzan begiak, eta ahots dardarti, lakar, isil-isilaz mintzatu zitzaidan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 29. orr.

Ezin zuen hitzik egin, baina mugimendu dardartiak egiten zituen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 96. orr.

Kandelen argi ahul, dardarti eta salatzailea. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 62. orr.

Arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 101. orr.

Eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 77. orr.

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 234. orr.

Pago baten hosto dardartiek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 61. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, [...] itzal dardartien mendean eroria, ixila, sorra, haizerik egundo ibili ez den basamortuetan jaiotzen dena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 132. orr.

Perlekin batera ohar bat zekarren, zaharren letra dardartiaz idatzita: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 154. orr.

2 irud/hed

Zenbait minutuz, abstrakzio ameslari eta dardartietan galduta, alferrik saiatu nintzen ideiaren bat osatzen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 112. orr.

Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik [...], trinkotasun indartsu moduko batera. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 37. orr.

Erabaki-ezintasun hotz-dardarti baten eldarnioa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 205. orr.

3 (adizlagun gisa)

Mio Byron, abesten du, ahotsa tristuraz dardarti. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 238. orr.

Eta tatuajea erakutsi dio, "Ermela", azalaren gainean dardarti. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarti batez (3); esku dardarti (3); esku dardartiz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus