Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dezepzionatu, dezepziona, dezepzionatzen 1 da/du ad dezepzioa hartu edo harrarazi.

Ama dezepzionatu egin da, iruditu zaio ez dudala kemen handirik jarri nire hitzetan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 210. orr.

Buruari eragin zion ezker-eskuin, garbi zegoen dezepzionatu egin nuela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 302. orr.

Kanpoko itxurak dezepzionatu egin ninduen, hesiak eta sarrerak ez zuten nik hainbestetan amestu nuen bikaintasunik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 128. orr.

Dezepzionatuta nago berarekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 192. orr.

-Ederki gaude! -esan zuen dezepzionaturik-. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 16. orr.

Gauzak ziren bezala azaltzea, ordea, andrea dezepzionatzeaz gain -kontent-kontent ematen zuen ustezko zomorroiaren aitzinean-, buruz gainetiko lana iduritu zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 266. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hamaikagarren abestira iritsita galdera bakarra zegoen marraztua Palladiumera bildutako gizonezkoen aurpegi dezepzionatuetan: non ote da geure gazte denborako musa, sexuaren jainkosa helezin hura? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

· Desolé triste bat besterik ez diot esan eta dezepzionatu aurpegiarekin joan da. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat dezepzionaturik (3); dezepzionatu egin (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus