Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inorganiko 1 izond egituratu gabea.

"Abstrakzioaren" poloa alde batetik, estilo zehatza inorganikoa duena, eremu planoan eta lerro zuzenean oinarritua, balio kolektiboak mamitzen dituena, eta Einfühlung poloa bestetik, naturalismoarena, organikoa, biribiltasunean eta hiru dimentsioko espazioan oinarritua, joera eta xede indibidualak mamitzen dituena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 116. orr.

Esperientziak baino ezin dezake erabaki gorputz artikulatu baten organizazioa noraino irits daitekeen, eta ziurtasunez ezein zati inorganikotara iritsiko ez balitz ere, dena dela, hauek esperientzia ahalgarrian egon beharko lukete bederen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 199. orr.

Bereiz eta bana al daitezke hizkuntza batean, bilakaera naturala, organikoa, alde batetik, eta literatura hizkuntza bezalako forma artifizialak, kanpoko faktoreen eraginez gertatzen direnak, eta horrenbestez inorganikoak direnak, bestetik? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 49. orr.

2 (kimikan) gai konposatuez mintzatuz, osagaien artean karbonoa ez duena.

Mineral-edukiaren araberakoa da hezurraren sendotasuna, hau da, hezurrak duen gai inorganiko gogorraren kantitatearen araberakoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 34. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 19. orr.

3 kimika inorganiko

Kimika Inorganikoko katedraduna da. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus