Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inozo 1 izond adimen urrikoa; ergela. (pertsonez)

Madarikatua modako iritziak goraipatu baino egiten ez duen idazle inozo eta arrunta. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 56. orr.

Jedediah Buxton izeneko langile inozo batek. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 191. orr.

Frontera zihoazen soldadu gazte, inozo eta eskarmenturik gabekoen moralari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 189. orr.

Feminista amerikar inozo horiek bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 20. orr.

Stalinek amesgaizto bihurtu zuen Marx inozoaren utopia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 175. orr.

Abertzaleen, idealisten eta inozo guztien gorpuen kiratsa helduko ez zen bazter ederren batera. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 50. orr.

Artean gazte eta inozo izan arren, den-dena genekiela uste genuelako. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 38. orr.

Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 20. orr.

Haren senarra inozoegia da, adarrez ez hornitzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 120. orr.

-Ez inozoa izan -esan zidan-. 15147

"Hori jende inozoa! hori buru gutxi!", hots egin zuen halako batean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 26. orr.

Inozo behar du pertsonak, eguzkia jainkotzat hartu eta gurtzeko. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 145. orr.

-Atera hortik, Stan, inozoa halakoa... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 296. orr.

Biek ere inozotzat hartuko nindutela pentsatu nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 111. orr.

Askok, haiek ikusi eta haiei entzun ondoren, engainatzaile edo inozotzat zeuzkaten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 472. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Mutila inozo handia zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 48. orr.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 99. orr.

Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 185. orr.

Inozo muturluzeak ziren haiek ere. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 281. orr.

Berriki, «abertzaleen inozo erabilgarria» izatea leporatu zion Madrazori. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Bizitzaz deus ez zekien ergel bat bezala geratu zela sentitzen zuen, inozo ezjakin bat bezala. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 61. orr.

· Horrelako kaiku inozo bat inoiz irakasle izatera iritsi delako. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 234. orr.

3 (gainerakoez) inozotasuna adierazten duena.

Uriel da Rua-ren begi inozo ongira eginek ez zuten sekula santan halako bortizkeriarik ikusi. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 27. orr.

Maitaldi ondorengo irribarre xume, inozo, tolesgabea iruditu zitzaion da Ruari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 73. orr.

Irri inozo bat egin zuen zerbitzuburuak. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 256. orr.

Sineskeria inozo horietako bat zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 70. orr.

Galdera inozoa zen, baina zein galdera ez zen inozoa egoera hartan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 124. orr.

Hori baino borroka inozoagorik ez da. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 113. orr.

Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 242. orr.

Txantxa inozo eta gustu txarrekoei. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 28. orr.

Segur aski hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 78. orr.

Gainera gol inozo xamar bat sartu digute. Berria - Kirola   2004-03-07

Bi huts inozo egin zituen. Berria - Kirola   2006-04-27

Zentzurik gabeko bizitza inozo batera zeraman zaldi mengelaren zelatik erori eta argia ikusi zuen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 245. orr.

Haurtzaro inozo eta tolesgabea, auzoko haurrekin jolasean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Sublimetasun inozoaren kontrako borrokan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 20. orr.

Nik ezin dut ulertu merezi duen jendea ez astintzeko dagoen joera txepel inozo hori. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 26. orr.

Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 162. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 285. orr.

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 61. orr.

4 (adizlagun gisa)

Baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 229. orr.

Baina zuk botoa eman zenion, eta ez zenuen inozo jokatu horregatik, kontua ez baitzen hori. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 229. orr.

Izan ere, Iruñeko taldeak inozo, oso inozo jardun zuen atzo. Berria - Kirola   2004-04-04

-Hogeita bi? -bota dute denek batera, inozo. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 27. orr.

-Ohea? -morroiak, inozo. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 188. orr.

Inozo bezain zintzo uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 178. orr.

5 (-en azizkiaren eskuinean, izen gisa)

Ez zituen guti harrituko parrokianoak galderaren inozoak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 278. orr.

Eta, nor zein den ezagutzen denean, nire inozoan eta bekatarian ere honetan nago ni, ez da amets-eraginik, hebaintze eta zoritxarra baizik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 78. orr.

6 (erkatetetan)

Antartikako pinguinoak bezain inozo. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 19. orr.

Reivitx ingeniaria, haur bat baino inozoagoa. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 22. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Inozo aurpegia jartzen nuela ikusita. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 110. orr.

Inozo-itxura handiegia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

Litekeena zen, oso, testamentuaren kontua inozo plantak egiteko asmatu izana. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 163. orr.

Pentsatzen jarri beharrean, sarrailak ipintzen besterik ez dakien inozo aldra baten erdian bizi naiz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 22. orr.

8 inozo-inozo adlag

Mezu faltsuaren misterioa inozo-inozo argitu nahian. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 158. orr.

Unibertsoko lehen izakiak izateaz hain harro gaudenez, inozo-inozo pentsatzen dugu izaki goren horrek jasandako kalte oro krimen izugarria dela ezinbestez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 133. orr.

-Ez -erantzun zion Harryk, inozo-inozo jakin-mina erakusten saiatuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 231. orr.

Egun batez, inozo-inozo, ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus