Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardo 1 iz eskuz jaurtitzen den gezi modukoa, txikia.

Beste herri askotan, dardoz eta lantzaz ekiten diote tornadu gisako haize zurrunbiloei. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 139. orr.

Igel bat marrazturik zuen [postal] bat zen denen artean deigarriena, hiru dardoz hormari josita zegoena. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 76. orr.

Polizia agertu zenean, zakurrak oso urduri zeuden eta albaitariak dardoak bota zizkien, lokarrarazteko. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 78. orr.

Tankeek jaurtigaiak tirokatu eta lehertzerakoan geziz osatuta dauden ehunka dardo aireratzen dira. Berria - Mundua   2004-10-08

3,7 milimetroko dardo hauek biraka segitzen dute zerbaiten edo norbaiten kontra talka egin arte 300 metrora iristeko ahalmena dute. Berria - Mundua   2004-10-08

2 irud/hed

Gizon gazteari amodioaren dardoak zitzaizkion orduan berean bihotzean sartu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 61. orr.

Dei bat sentitzen dut aldi bakoitzean, bete-betean jotzen nauen dardoa; nigan hariak dardararazten dituen soinua, musika isila...   - 157. orr.

3 (dardo jokoan erabiltzen dena)

Hartu ditu hiru dardoak eta mahai aurrean jarri da, dianaren parez pare.   - 85. orr.

Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo, eta erantzunik itxaron gabe, hartu dardo bat eta jaurti egin zuen.   - 36. orr.

· Burtsako balore zerrenda bati dardoak botatzen ari diren tximino begi estaliek eta finantza analistek aukera bera dute balore arrakastatsuak zeintzuk izango diren aurreikusteko orduan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina honek dardo partida bat merezi du.   - 85. orr.

5 esaldi iraingarria.

Askoz gehiago ziren auziaren gorabeherak ulertzen zituztenak, baina besteek ere noiznahi jaurtitzen zituzten beren dardo mingarriak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 130. orr.

Udako oporrak amaituta,buruzagi politiko guztiek ekin diote jardun publikoari elkarri dardoak jaurtikiz. Berria - Euskal Herria   2004-09-04

6 dardo joko dardo berezi batzuekin helburuan jotzean datzan jokoa.

Han, dardo jokorako dianaren gainean egon behar zuten Verneren eleberri guztiek, aitak utzitako bildumen artean.   - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus