Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inperio 1 iz estatu batek bere nagusigoa beste zenbait herri edo lurralderen gainean hedatzen duen politika antolaketa; antolaketa hori osatzen duten lurralde guztien multzoa, burutzat enperadore edo errege bat duena.

Ez zegoen indiarrik, adibidez, Britainiar Inperioaren hilezkortasuna desiratzen edo iragartzen zuenik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 14. orr.

Inperioko eskualderik atzeratuenetan. erromatarrek hizkuntza ofizialtzat latina ezartzerakoan beren inperioko probintzietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 62. orr.

Sardes-en, Lidiako inperioko hiriburuan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 36. orr.

Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 67. orr.

Alexandrok K.a. laugarren mendean Akemenestar Inperioa suntsitzeak eta Erromak K.a. hirugarren mendean Kartagoar Inperioa suntsitzeak auzokoen gaineko nagusitasuna eman zioten Gizarte Helenikoari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 244. orr.

Inken Inperioa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 414. orr.

Erromako inperioa gainbehera zetorren garaian hasi zen kontua. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 10. orr.

ik beherago 6. 29536

Inperio bat osatu nahi duten herriak. Berria - Gaiak   2004-02-25

Inperio berri bat sortzeko haren [Karlomagnoren] ahaleginak huts egin zuen, ondorengo ahalegin guztiek huts egin zuten bezala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 357. orr.

Errusiako Inperioaren menpe zegoen Georgiak independentzia lortu zuen. Berria - Mundua   2004-05-06

Inperio austrohungariarra galduz gero, zer gertatuko da inperio horrek bere altzoan babesten dituen norabiderik gabeko herri eta gizabanakoekin? Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 169. orr.

Inperioa desegiteko mugimenduarekin bat egitea beste aukerarik ez daukagu. Berria - Mundua   2004-10-21

Edozein elizaren ala herriren, Inperio, Erreinu edo beste karguren jabe direnei. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 103. orr.

Inperioenak ez diren hizkuntzak ez baitira existitzen. Berria - Kultura   2006-03-07

Herri bat, Inperio bat, Führer bat. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 224. orr.

2 (izenondoekin)

Erromatarrek inperio handia osatu zuten Europa, Asia eta Afrikan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 52. orr.

Mendebaldeko Europa osoa estatu edo inperio handi batean batzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 357. orr.

Herbehereak, arrazoi dinastikoak zirela-eta, Karlos V.aren inperio zabalaren parte bihurtu ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 28. orr.

Ezin izan zuen gizarte-aldaketaren bidea gerarazi Japoniar Inperio bakartuaren barruan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 25. orr.

Mogolen Inperio musulmana. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 452. orr.

Pirinioetatik Indus ibaiaren ertzetaraino hedatzen zen inperio islamikoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 221. orr.

Inperio Otomanoaren erorikoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Europako gainerako inperio kolonialetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 56. orr.

Bai Bushek bai Kerryk inperio kapitalistari eusteko konpromisoa hartu dute beren hitz eta ekintzekin. Berria - Mundua   2004-10-21

Estatu indartsu haiek berek, hau da Frantziako, Ingalaterrako, Errusiako inperio puxantek eta Alemaniako, Austriako, Turkiako inperio lehiakideek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 72. orr.

3 irud

Konturatzen zara herri askotan fabrika inperio bat zela, esate baterako Zumarragan. Berria - Kultura   2006-01-08

Harro egon behar genuke inperio mediatikoen alboan euskal prentsak errealitatearentzako beste habia bat atondu duelako. Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Eraitsi egin behar baitira nazioak eta beste gauza batzuk, handienetatik hasita, Kapitalaren inperio antiterroristatik hasi eta beste guztietaraino. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 246. orr.

Enpresa hori inperio erraldoia da, oraindik ere. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 20. orr.

Adimenezko zientziaren inperio osoa aldarrikatzen du. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 89. orr.

Joera ia biologikoa du gau eta lainozko inperio bat eratzeko. Berria - Mundua   2004-12-24

Legearen inperioaren pean. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 23. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik inperial.

Erromatarren inperio garaian. Berria - Gaiak   2004-03-03

Matxinada zeloteak orekatu egin zituen Erroman, ondorengo inperio-aroan, helenismora konbertituriko liberto siriakoen uholde herodetarrak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 266. orr.

Hona AEBek Irak inbaditzeko izan zituzten benetako arrazoiak: hasteko, beren inperio asmoa gauzatzea [...]. Berria - Mundua   2004-06-25

Horietako bat, Karlomagnok bere hiru semeen artean egindako inperio-banaketaren kapitularra da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 329. orr.

Inperio komisarioa. Berria - Kultura   2006-02-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Judu-inperio bat lurrean sortzeko hainbat ahalegin suizidatan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 442. orr.

Urrutiko oasi-estatu horretatik sortu eta garatu zela arabiar mundu-inperio musulmana. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 55. orr.

Era berean, kolonia-inperioen osaerak ere ez zuen auzitan jarri Europako nazioarteko sistemaren mundu-ekonomiaren nolakotasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 46. orr.

Portugal [...] hamarraldi batzuetan Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Hor eraiki dira oraingo industria inperio asko. Berria - Kultura   2006-01-08

Aspaldidanik bertan behera utzitako literatur inperio bat berriro hartzeko lehen urratsa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 288. orr.

Komunikabide, banku eta argitaletxe inperio bat. Berria - Mundua   2004-01-14

6 erromatar inperio

Erromatar Inperio berpiztua bermatzeko xedean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 283. orr.

Erromatar Inperio Santuaren pizkunde helenikoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 134. orr.

Ekialdeko Kristandade Ortodoxoan sortu zuen Erromatar Inperio berria artean loratzen ari zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 218. orr.

Ekialdeko Erromatar Inperio batuan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 252. orr.

Agustinek berak Erromatar Inperio berantiarrean baitu bere kokagune historikoa, Erdi Aroa esan zaiona baino zenbait mende lehenago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 59. orr.

Erromatar Inperioaren probintzietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 44. orr.

Erromatar inperioko gizonezko aske guztiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 92. orr.

· Egiatan, Erdi Aroa Mendebaldeko Inperio erromatarraren harrien gainean eraikitako gizarte-modu eta erakunde berrien eta ez hain berrien ekoizpena izan zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 60. orr.

· Rodolfo Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Bohemiako eta Hungariako erregea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 49. orr.

Inperio erromatar-germanikoaren hiriburu izan zen. Berria - Mundua   2004-04-27

7 inperio-aurre

Inperio-aurreko aristokraziak ez ziren inperiogileek behar zuten material bakarra beren herri-administrazioak antolatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiptoko inperio (5); erromatar inperio (14); inperio austrohungariarraren (4); inperio berri (7); inperio britainiarraren (3); inperio erromatarra (3); inperio erromatarraren (3); inperio handi (6); inperio handiaren (6); inperio osoa (6); inperio zabal (4)

akemenestar inperioa (9); austriako inperioa (4); britainiar inperioa (4); erromako inperioa (5); erromatar inperioa (13); errusiako inperioa (4); inperioa desegin (3); neobabiloniar inperioa (3); otomandar inperioa (4)

akemenestar inperioak (4); akemenestar inperioan (5); britainiar inperioak (4); erromatar inperioak (12); erromatar inperioan (13); errusiar inperioak (3); errusiar inperioan (3); espainiako inperioak (3); otomandar inperioan (9)

; akemenestar inperioaren (7); bigarren inperioaren (3); britainiar inperioaren (14); erromako inperioaren (3); erromatar inperioaren (60); errusiako inperioaren (5); espainiako inperioaren (3); inken inperioaren (3); inperioaren gainbehera (4); inperioaren garaian (3); inperioaren historian (3); inperioaren kontra (5); inperioaren mende (5); inperioaren menpe (5); inperioaren ondoren (5); inperioaren ondorengo (5); otomandar inperioaren (9)

ekialdeko erromatar inperioaren (8); erromatar inperioaren historian (3); errusiako inperioaren menpe (3); gerraren eta inperioaren (3); indiako britainiar inperioaren (4); inperioaren menpe geratu (3); mendebaldeko erromatar inperioaren (3)

erromatar inperioko (7); erromatar inperiotik (3); inperioko bazter (3); inperioko probintzia (5); inperiotik kanpo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus