Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dialektika 1 iz eztabaida batean zerbait frogatzeko erabiltzen diren bideen multzoa; kontrako tesiak gainditzean datzan arrazoibidea.

Sokratesek dialektika azkartu zuen, solaskideen kontraesanak erakutsiz, batik bat berak "soilik ezer ez dakidala dakit" erabilitako esaldia zela eta. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 44. orr.

Unibertsalaren eta partikularraren arteko dialektikan jarri izan ohi dira sarritan euskaldunena bezalako herri txikien dilemak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 128. orr.

Nik ere erreformistarena egin dut, dialektikaren gozamenagatik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 48. orr.

Filosofiaren gainontzeko atalei buruz baino gehiago dakit nik dialektikaz. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 52. orr.

Dialektikak irakatsi zidan arestian aipatutako proposizioak egiazkoak direla. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 52. orr.

Egia esateko, Mendebaldea-Ekialdea dialektika bizirik da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 288. orr.

Diru premiaren eta kirol arloaren arteko dialektika horretan, erraza da kontraesanean erortzea. Berria - Kirola   2006-01-18

Legearen eta justiziaren arteko dialektikak Kieslowskiren zinema zipriztindu zuen. Berria - Kultura   2006-03-15

Hala ere, Serrano Izkoren hau, izatekotan, dialektikaren apologia da, ez dogmatismoarena. Berria - Kultura   2004-10-23

Dialektika gaizto hori eraginkorra izan da oso istorio faltsu bat eraikitzeko. Berria - Mundua   2006-05-02

Kantek Dialektikaz itxuraren Logika ulertzen du, eta itxura honen aurkikuntza, kritika eta gaindipena dira Dialektika transzendentalaren egitekoak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 7. orr.

2 irud/hed

Pistolen dialektika erakargarriagoa zitzaiola, egunkarietako lehen orrialdean deskubritu zenuen. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus