Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inporta izan, inportako 1 zaio ad axola izan.

Hori zuri ez zaizu inporta. Berari inporta ez bazaio, zergatik inporta behar zaizu zuri? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 28. orr.

"Eta zer inporta zaidak niri?", erantzun nion muturtuta. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 162. orr.

Eni, zer inporta zait de Gaulle ala Mitterrand. Herria   2005-05-19

Ez zait inporta etikari pixka batean huts egitea horrela justiziaren alde egiten badut... Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 17. orr.

Ez zait inporta zer den -esan nuen-. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 81. orr.

Baietz ziotenen arrazoiak inporta zaizkigu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 286. orr.

-Inporta zaizu hemen gelditzen banaiz bazkaltzera? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 65. orr.

-Inporta al zaizu probatzea? Jasone Osoro   «Korapiloak» - 107. orr.

Ez zaidak inporta hilabete txar bat pasatzea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 176. orr.

Ez zaio inporta, entzun beza. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 126. orr.

Nortaz ari nintzen ez zekien noski, baina guti inporta bide zitzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 89. orr.

Eta ez zait batere inporta! 15534

Ez omen zaio zipitzik ere inporta... Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 20. orr.

-Niri hainbeste ere ez zaidak inporta -esan zuen lagunak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 121. orr.

Bizitza oso baten erreferentzia galdu dute pertsona horiek, baina badirudi inori ez zaiola inporta. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 128. orr.

Hitz egin dezaten inporta zaizkien gauzez. Berria - Kultura   2006-03-21

Oraingo honetan ez zaio inporta izan ingurumena, ez bere eraikinen erabiltzaileen ongizatea. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 181. orr.

Inportako ez zitzaion, ba, zein eguraldik lagunduko zion! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 320. orr.

Janariarenak, egia esan, ez lidake askorik inportako, beste gauza batzuk atseginagoak balira behintzat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 229. orr.

· 2 dio ad

Zu ere haren parte zara, baina ez dizut esango nola, ez dio inporta. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 16. orr.

Bazekien, baina ez zion inporta, jarrera pragmatiko-egozentriko ibiltaria zen harena. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 25. orr.

Baina, ez dio inporta, ez axola. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 476. orr.

Ez dit pipertxorik inporta zuhaitz dontsu honi buruzko sineskeriak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 455. orr.

Aa inporta zien sozietatearen kide gisa agertzea. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 169. orr.

-Eta irribarre egiten du inporta ez diola adierazteko. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 51. orr.

Azkenekoan ez zizun asko inporta izan, ezta? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 275. orr.

Ez nuen uste inportako zionik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 114. orr.

· 3 da ad

Bost axola Eliotek beste ikuspegi bat izatea, inporta dena zera duk, niri zer esaten didan, nire galderentzat erantzunik baduen ala ez. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 31. orr.

Eta horixe da, hain zuzen, inporta den gauza bakarra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 48. orr.

· 4 du ad

-Horrek ez du inporta. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 51. orr.

Zu baino zaharragoa naiz..., baina zer inporta du horrek? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 108. orr.

Eta hala balitz ere, zer inporta du? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 201. orr.

Zer inporta du ongi edo gaizki dauden, hemendik laster Hitler etorri eta denak akabatu behar bagaitu? Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 189. orr.

Azken batean zer inporta du? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 214. orr.

Ez du inporta zer esaten den. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 130. orr.

Hasieran, ez du inporta, baina gero aspertzen hasten zara. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 175. orr.

-Ez dik inporta. 15559

Baina gutxi inporta zuen nor zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 22. orr.

Inork ez du hitz egiten inporta duten gauzez. Berria - Kultura   2006-03-21

Handik aurrera ezerk ez zuen inporta izan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 78. orr.

Pilota Euskal Herrikoa da, bertzek eztute inporta. Herria   2004-09-30

Herritar eta kidekoen artean gertatzen denak inportako ez balu bezala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 161. orr.

5 (laguntzailea ezabaturik)

Inporta ez niri, arnasa hartzen utzi nion une batean eta gero berriz bultzatu nion burua eta orgasmo bat izan nuen hantxe bertan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 29. orr.

Asko inporta berari! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 420. orr.

-Eta niri asko inporta! -esan zion Ninik sorbaldak jasoz, alai, haserre punturik ere gabe. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 177. orr.

Hilabete errenazentistak izan ziren, florentziarrak, baina niri inporta ez, gustura ere ibili nintzen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 69. orr.

Eta zer inporta! hitz egitea da garrantzitsuena. Itxaro Borda   «Hiruko» - 146. orr.

Etxarri lantegia likidatzeko xedea duzue: zer inporta? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 208. orr.

-Inporta? -galdetu zion Einsteini, esku urdurian agertutako zigarroa erakutsiz. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 91. orr.

6 bost inporta

Sutan zegoen, baina bost inporta zait, egia esateko. Eta okerrena, jende gehienari azken batean bost inporta zaiola herrietako euskal prentsa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 12. orr.

Oso aztoratuta zebiltzan, baina bost inporta guri. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 41. orr.

Bost inporta niri nor dagoen inguruan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 125. orr.

Inporta zitzaiguan bost. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 37. orr.

· Bost inporta, galgarritasun horrek ere: Urrian ehiztaria, goizean goiz atzarria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 420. orr.

-Horri, ordea -esan zuen Eligiok-, bost inporta bonbardaketak ere: polita zen, e, Campoformido-ra joatea! Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 38. orr.

7 inportarik [4 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean] /inportik [10 agerraldi, 5 liburutan] izan

Hark itxurak egiten zituen, ez zitzaiola inportik, baina mendekatu zen ederki. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 141. orr.

Niri ez zait batere inportik jaun honek zer iritzi duen gutaz, baina gustatuko litzaidake oker dabilela frogatzeko aukera izatea. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 198. orr.

Ez zaizue inportik zauden-zaudetenean abiatzen bagara, ezta? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 371. orr.

· Pixka bat garestia ere bada, baina ez dio inportik, zeren bankuan kreditu pertsonala lortzea oso erraza da. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 104. orr.

Horrek ez dio inportarik gure tenporen arabera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 98. orr.

· Matxinoa baldin bazara, ez du inportarik Egipton bizi edo beste nonahi bizi. Berria - Kultura   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus