Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diana1 1 iz tiro helburu baten erdigunea.

Hantxe zeuden zeru grisa, mendi berdea, diana zuri eta beltza, sukalde atariko txolarre arreak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 195. orr.

Zintzilik, diana bat, bere zirkulu kontzentrikoekin, koloreak higatu samar jaurtialdi askoren arrastoengatik.   - 35. orr.

Hartu ditu hiru dardoak eta mahai aurrean jarri da, dianaren parez pare.   - 85. orr.

Letra handi-handitan idatzi du, eta diana itxurako lardaskeria batean izena sartu gura izan du. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 109. orr.

Artean, PPk ezker abertzalea «dianan jarri» zuela salatu zuen Batasuneko mahaikideak. Berria - Harian   2005-06-16

2 irud/hed

Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus