Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diana2 1 iz kasernetan, soldaduak jaiki daitezen, jotzen den doinua.

Goiz-goizetik hasten da txistularien diana, eta gero bata bestearen atzetik etortzen dira Ituren eta Zubietako joaldunak, Lizarrako gaita-joleak eta trikitilariak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 139. orr.

Goizeko 10.30etan emanen zaio egunari hasiera, Diana eta suziriekin. "Diana" tokea ere ezagutu uste izan nuen behin eta berriz, Motako Gazteluko tropak oro berehala esnatu nahi izan balituzte bezala. Herria   2005-03-31

Diana eta erretreta joaldietan. Askoren artean   «Rataplan» - 32. orr.

2 irud/hed

Goizean jaikitzen giñanean, lenengo diana, eper kantua: tu-tu-tu. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 153. orr.

Eginahalean, begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus