Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kaka 1 iz uzkitik iraizten den hondakin gotorra. ik mokordo.

Gonbitoak eta hazia, kaka eta pixa, odola eta malkoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 39. orr.

Baina airoso ospa egin zuen kaka zeriola. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 227. orr.

Zakur batzuk, egin duten kaka ezkutatzen ahalegintzen dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 27. orr.

Herri batean, errusiarrek bortxa ez zitzaten, aurpegia eta bularrak eta izterrak kakaz zikindu zituzten emakumeek. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 288. orr.

· Baina denborarekin, denboraren kaka-lanarekin, zer egin hoberik ez eta, probatze aldera, kaka probatzen hasten da bat: mokordo lodiak eta meheak, tamainako usaindunak eta kirasdunak, tirrinak, xirinak, gorotzak eta denak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kaka usain mina karriketan, eulitxen eraso etengabea gauetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 58. orr.

Afrikako ume gosekil baten moduan, ezin eutsi eta hantxe bota nuen nire kaka-ura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 195. orr.

Beleek jan eta gero, espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 152. orr.

Eta kaka-mendia pixkana-pixkana desegin egin zen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 164. orr.

Hau kaka-mokordo bat da, aizu! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 148. orr.

Lehengo kaka putzura bueltatzen ari garela uste diat. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 14. orr.

Berak egingo zuen gurdi gainetik kaka banaketa. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 82. orr.

· -Jakin daiteke non sartzen haizen, kaka-zaku hori? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 151. orr.

Eta zuk, Hamida, zer egingo duzu kakafardel horrekikoak egindakoan? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 341. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baita igerileku puzgarri bat ere, beti erdi hutsik eta txori-kakaz zipriztinduta zeukatena. ik beherago 27. Errezeta nazkagarriak aurkitu zituen, Egipto zaharreko bat, esaterako, krokodilo- kaka erabiltzen zuena, eta beste bat, ez-dakit-nongoa, osagai nagusia elefante-kaka zuena. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 83. orr.

Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 397. orr.

· Ta ze parranda-kaka egin behar dugu ba, bixigarri pixka bat ekartzen ez badugu? Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 99. orr.

4 inongo baliorik ez duen gauza; gaitzesgarria edo gogaikarria den gauza.

Ez da sinestekoa zenbat kaka esan eta idatzi egiten den Frantzian, ondo-ondo apaindua, hori bai. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 100. orr.

Telebista, kirol, kultura eta kaka gehiegi jan gabe. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 29. orr.

Erromako jende horietaz mendekatzen nindian Arkimedesek, snob horietaz, gure uhartera herri konkistatu batera bezala etorri eta kakatzat tratatzen gintuen iparraldeko italiar horietaz, zera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 476. orr.

Ergelkeria handiagorik, kaka baten partez beste kaka bat. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 72. orr.

Hor behean kaka eta miseria besterik ez zegok. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 88. orr.

Kaka pollitaren erdian nauk, to…! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 42. orr.

Ni, doluminez urtua eta hura bere kakaz mintzo! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 43. orr.

Gisa guziz, haiek bizi zuten trantzea ikusiz, biziraupenaren bilatzea baizik ez zen lagunari ogiaren ebastea, nahiz eta lagun hura kakaren erdian utzi. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 170. orr.

5 (izenondo gisa)

Eta disko kaka horiek guztiak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 22. orr.

Edu, ez ezaala sekula diesel kaka bat eros, ez ezaala! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 10. orr.

Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 36. orr.

Orain ez zian onartzen, burla iruditzen zitzaioan, aukera kaka hartan berari lekurik ez ematea. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 49. orr.

-Zomorroi kaka halakoa! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 89. orr.

6 (hitz elkartuetan; ik beherago 15, 16 eta 24).

Eta non eta ez den zure aita izan ohi zen kaka-senarra bezalakoa bihurtzen, badago itxaropenik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 275. orr.

Guk alemanez egiten dugu ezta? zuen kaka-hizkera hori, zuen kaka-herrira joango zaretenerako gorde. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 167. orr.

Nazka ematen dit kaka-lan horrek -esan zuen Jimmyk, astiro hitz eginez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 340. orr.

Denboraren kaka-lanarekin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 119. orr.

· 7 interj nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. ik beherago 25.

Kaka, ez dakit nola moldatu naizen, baina itzuli naiz hasierara berriro. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 133. orr.

Kaka, pentsatu duzu; hiru urte elkar ikusi gabe egon ondoren izerdi usainarekin elkartu behar. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 72. orr.

"Kaka" esan zuen, bat-batean ohartuta ez geneukala surik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 190. orr.

-Kaka! -esan zuen marmarka amorruz-. 926

Kaka!, madarikatu nuen neure burua, erremediorik ez zuen zerbait konpontzen saiatzeagatik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 65. orr.

· -Bai, kaka! Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 86. orr.

8 (biraoetan)

Kaka amabirjinari! 929

Kabinak bazuen kristal bat gure atzean, eta atzerako ispilutik ikusi nuen Karmenek indar handiagoz eragiten ziola banderari, eta Fructuosori antzeman nion nola "kaka amabirjinari!" garrasi egiten zuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 46. orr.

Me cago en Dios (Kaka Jainkoarentzat) antzezlana eraman behar zuen aste honetan Txilera, Santiago hiriburura. Berria - Kultura   2004-12-23

8a adkor haxixa.

1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

9 kaka beherako (corpusean kakabeherako soilik)

Honek ere garbitzeko balioko dizu, baina gehiegi agian: kakabeherako ederra etorriko zaizu botila osoa porroian husten baldin badut. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 222. orr.

10 kaka egin

Jaten hasi baino lehenago, bi zakurrak, barrutitik urruntxe pixa edo kaka egitera aterako dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 27. orr.

Inguruko nekazari herrietatik joaten ziren saltzaileek edonon egiten zutela kaka. Berria - Gaiak   2004-05-02

Norberarenak ez diren galtzetan kaka egitea bezala da hau; zergatik gaixotzen naiz besteren kontuekin? Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 15. orr.

· Amets egiten dut Victor Chavarriren jauregia suak hartuta ikusten dudala, kaka alu bat egiten diot abade eta lagizartzale guztien Bizkaiari. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 16. orr.

· -Doala kaka egitera! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 84. orr.

-Hi, aizak, joan hadi kaka egitera, eta bidean psikiatra bat topatzen baduk..., deitu iezaiok. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 20. orr.

-Hoa kaka egitera -Iñaki klaseko potoloak, minduta. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 213. orr.

-Kaka egitera! -jaurti du lurrera. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 20. orr.

· -Ni bezain kaka-egina? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 328. orr.

Beste tipo hark kaka eginda utzi zuen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 32. orr.

· Nahi duena egiten uzten badiogu, azkenean kaka egingo digu burutik behera. 943

Bestela jan egingo gaituzte, kaka egingo digute burutik behera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 82. orr.

Nola segitu dugun bizirik geure buruari burutik behera kaka egiteko horrelako ohitura izanda. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 96. orr.

11 kaka eginarazi

Barre eragiten dizu, baina aldi berean, praketan kaka eginarazteraino beldurtzen zaitu. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 177. orr.

12 kaka eman adkor kalaka eman.

Ez zakiat nik merezi duen honaino igotzea, Eñaut kaka ematen egon delako, bestela... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 38. orr.

13 kaka-eragile

Berde-zurrustada bat, behazun gora-joa eta izu kakaeragilea marrazteko. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 153. orr.

14 kaka esplilatu hutsalkeriak azaldu.

Beti kaka esplikatzen aritzen garela. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 162. orr.

Entretenimendua, informazioa eta pertsuasioaren arteko bereizketa aldarrikatzen tematuta, kaka esplikatzen ari gara. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 139. orr.

Orain artekoan esateko askorik izan ez eta sarritan itzulinguruka ibili behar izan dut kaka esplikatzen. · Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 233. orr.

15 kaka-gixon (orobat kakagixon) iz

Eta hurrena hiri emango dizkiat kakagixon honen muinak kaxuelatxo batean pil-pil jartzeko. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 21. orr.

Osasuna, kakagixon! -esan zidan; eta listua bota zuen lurrera destainaz-. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 110. orr.

-Hik nahi duana egin ezak, kakagixon, baina ekarri giltzak -egin zidan zaunka. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 59. orr.

-Beraz, gasolina-tankera Koka-kola isuri zuen kaka-gixonak bizia salbatu zigun. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 230. orr.

Izango duk beste kakagixon santujaleren bat orduan! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 40. orr.

15 bis kaka mokordo

Muskulu mordo bat besterik ez dira... kaka mokordo bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

Heure kaka mokordoen gainean eseriko haut, badakin, Mari Ipurdi-Eder? Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 308. orr.

Ozta-ozta ematen zidan abagunea txizarrada bizkor bat eta kaka mokordoa bota nitzan, eta berehala itzularazten ninduen etxera. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 36. orr.

Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 147. orr.

Eta buruan esanahi argirik gabeko hitz batzuk besterik ez neuzkan, harribitxiz zein kaka-mokordoz bete zitezkeen kaxa hutsen gisa.· Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer, hiru kaka mokordo lodi eta bigun bezain erraz, eta hala ere, sekula ez duzu itota ikusten, ez dizu inongo kontu txarrik aipatzen; aitzitik, guztiz errealizatuta ageri da ama-paperean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 81. orr.

16 kaka-mutil (corpusean kakamutil soilik) iz

Nor zen azken etorri hori, hilean 7.000 lirako soldatadun kakamutil hori, arrotzostatuko gauen bakea makinaz auskalo zer idatziz hausten zuen izkribatzaile moko hori [...]? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 210. orr.

17 kaka nahasi

Ez zaitezen, gertuko sentituta, kaka nahasten has. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 189. orr.

Zutaz ere ihardun zuen kaka nahasten, ez pentsa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 293. orr.

Eta, jakina, zilegi zen Athleticek oso ondo egin zuen fitxatzen, baina berriro kaka nahasten hastea… ik kakanahasi. Berria - Kirola   2004-02-10

18 kaka-nahasle

Garbiki erraiteko, gizon hori kaka-nahaslea zen eta gustuko parada bazuen hor herrian alderdikeriaren sorrarazteko. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 155. orr.

19 kaka-nahaste (orobat kakanahaste)

Testua osorik eta kaka-nahasterik gabe ageri zen lerroaldez lerroalde. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 88. orr.

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 24. orr.

-Merezi al du -jarraitu zuen Maizak- kaka-nahastea areagotzea hiru mila euro xumeengatik? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 135. orr.

Hik ur garbirik batere atera duk kaka- nahaste horretatik? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 160. orr.

Kaka- nahastean bakar-bakarrik sartu duk, inoren laguntzarik gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 276. orr.

20 kaka ontzi ik kakontzi.
21 kaka puta (orobat kakaputa) inongo baliorik ez duen gauza.

Bizitza kaka puta bat da, gero hil egiten zara. Txirotasun eta miseriaren aurrean distantzia fokala kalkulatzen hasten diren argazkilari horiek egiten duten tankerako erreportaia egiten ari zen: kakaputa bat. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 71. orr.

22 kaka putz (orobat kakaputz) inongo baliorik ez duen gauza.

Kaka putza da txakur txikirik ere ez izatea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 232. orr.

-Kaka putza gaurko pelikula! -esan zuen purrustaka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 228. orr.

Ikusiko dik nor naizen, kaka putza! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 226. orr.

Lehenago..., mutil horrena gertatu baino lehenago, esaten zuen ez zuela maitemindu nahi, maitasuna kakaputza eta rollo bat zela. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 24. orr.

23 kaka-saltsa (corpusean kakasaltsa soilik)

Amorraziorik handiena ematen du, euskarak oparoen eta ederkien bereiztu dituen gauzak hiztegietan kakasaltsan ikusteak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 301. orr.

24 kaka-ume (orobat kakaume) iz adkor ume txikia.

Urtebete zaharragoa, beraz, eta gu harendako "kakaume mukizu batzuk" baizik ez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 154. orr.

Kaka-umea zenean iruditzen zitzaion hartaraxe bihurtu dela atzera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 119. orr.

Gazte biologikoki helduak kaka-umetzat jotzen ditu gizarteak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 297. orr.

24a (izenondo gisa)

Ordu erdi baino gehiago eman genuen han, ikasle kakaumez, irakasle koipetsuz eta era guztietako keinu lizunak egiten zizkiguten pailazoz inguraturik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 100. orr.

25 kaka zahar

Muxu goxoak ematen zizkion tren txikia txu-txu-txu edo gisa horretako kaka zaharren bat kantatu ondoren. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 67. orr.

-Zer kaka-zahar argitaratu huen lehengoan autobideko lapurretez? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Kaka zahar horretan sinetsi nahi badu, ongi, ez zait axola. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 306. orr.

Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 109. orr.

Garai hartan kontzientziaren benetako erredentzioa iruditzen zitzaidan, eta arrazoiaren eta praktikaren arteko uztartze perfektua, gaur egun, ordea, kaka zahar zitala iruditzen zait. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 102. orr.

Horrelakoxea da bizitza, kaka zahar handi bat. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 69. orr.

-Hau duk hau kaka zaharra! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 64. orr.

Lehenbizi jakin nahi diat zer kaka-zahar klase den hau. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 18. orr.

Inork ez du gogoko kaka zaharretan igeri ibiltzea. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 68. orr.

Arestian baino kaka-zaharragoa sentitu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 392. orr.

26 kaka zaharra interj

Kaka zaharra! O, kaka zaharra! Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 48. orr.

Kaka zaharra! hau ere niri gertatu behar! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 26. orr.

-Kaka zaharra! bapo izorratu gaitik. -Kaka zaharra, blai eginda nago! -esan zuen Jimmy Herfek goraki. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 326. orr.

"Kaka zaharra, orduan!", zapuztu zen Pantxo tximeleta airera botaz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 342. orr.

Tira, egizu nahi duzuna, kaka zaharra! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 161. orr.

Kaka zaharra, ezta, Damian? Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 143. orr.

27 txori kaka gauza hutsala.

Porrota oraindik erabatekoa ez zela frogatua nion neure buruari, eta hori ez zen txori-kaka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 60. orr.

Ez duk txori kaka gero! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus