Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inpresionista 1 izond inpresionismoaren teknikaz baliatzen dena.

Hogeigarreneko hamarraldiko frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 149. orr.

Horregatik maite ditut nik horrenbeste, poeta inpresionista guziak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 188. orr.

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 150. orr.

Koadro inpresionista baten imitazioa. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 29. orr.

Denetara 15 margolan dira ikusgai daudenak; paisaia inpresionistak islatzen dituzte obra guztiek. Berria - Kultura   2006-01-22

Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak. Berria - Kultura   2004-02-17

Ezin inpresionistagoa izan liteke farolen argi horiskaren azpian elurrak osatu duen margoa. Pako Aristi   «Note book» - 31. orr.

2 irud

Beraz, inpresionista izan daiteke ene idazteko modua; pintzeladak emanaz noa eta pintzelada ezberdinek osatzen dute koadroa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 304. orr.

Liburuak egin dira Arestiz eta datuetarako Anjel Zelaietaren biografia oso garrantzitsua da, baina barnealdera begiratuz, irakurketa inpresionista bat egin dut nik. Berria - Kultura   2004-01-07

Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 44. orr.

Dardarkari bakun (bigun, terminologia inpresionistan) ere deitu izan zaio. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 146. orr.

· 3 iz inpresionismoaren teknikaz baliatzen den margolaria.

Zolarentzat Cezanne, inpresionisten artean koloreak hobekien menperatzen zituena zen. Berria - Kultura   2006-03-14

Inpresionisten museoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 352. orr.

Komodako ispiluan inpresionisten postalak zituelako itsatsita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 353. orr.

inpresionistei buruzko liburu bat kontsultatzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 343. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

[3 izen inpresionista (4); koadro inpresionista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus