Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibertitu (Egungo testuen corpusean 1.395 agerraldi; orobat dibertidu g.er.), diberti, dibertitzen 1 da ad jostatu, ongi pasatu.

Ni nire seme-alabekin dibertitzen naiz! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 69. orr.

Emagalduekin dibertitzen ziren, atari sakratuetan emakumeekin harremanak izaten zituzten eta gauza debekatuak sartu zituzten tenpluan. Elizen arteko biblia   2 M 6,4

Eta dibertitzen ginen iskanbila sortuz lizunkeriekin eta bizikletan zebiltzan emakumeen izterren artean egindako begiratuekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 109. orr.

Esperientzia oso positiboa izan da: gazteak gehiago dibertitzen dira eta era osasuntsu batean. Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Gainera, han dantzaren helburu nagusia dibertitzea da Joan dira dibertitzeko garaiak! Berria - Kultura   2004-09-16

-Gazteak zarete, dibertitzeko sasoia duzue. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 197. orr.

Lehen jendeak hizketan bazekien, eta dibertitzen ere bai! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 88. orr.

Erromeriak, festagune bezala, dibertitzeko era bezala, zapuztu egin ziren. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 55. orr.

Berriro diot, diberti zaitezte, baina ez ezazue maita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 196. orr.

· 2 (du aditz gisa) ik dibertiarazi.

Pertsona horiekin izaten zituen solasaldiek ez zuten ez aspertzen ez dibertitzen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 264. orr.

Hizkuntzaren alderdi hori jolas gisa hartu izan dut, betidanik dibertitu izan nau. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 231. orr.

Bazekien ene obsesioen berri eta nahi ninduen naski dibertitu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 12. orr.

Victoriak ere ez zuen deus esaten; irribarrez begiratzen zidan -irribarre jostagarriz, esango nukeen-, nire ezintasunaren eragile izateak dibertituko balu bezala. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 145. orr.

Abiadurak dibertitu egiten du Rossi. Berria - Kirola   2006-03-21

3 (era burutua izenondo gisa)

Osabari begira geratu nintzen une batez, bere irribarre dibertituari. Aitor Arana   «Onan» - 64. orr.

Bere buruaz nagusitutako estuasun hartatik segundu batean igaroz beste mutur hotz, dibertitu eta baita maltzur samar hartara. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 22. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko dibertitzen (3); diberti zaitezte (4); dibertitu egiten (8); dibertitu eta (5); dibertitzea eta (3); dibertitzeko era (4); dibertitzen ari (8); dibertitzen da (4); dibertitzen naiz (4); dibertitzen zen (3); dibertitzen ziren (3); ere dibertitu (3); eta dibertitzeko (3); gehiago dibertitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus