Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibertsio (orobat dibersino g.er., dibersiño g.er. eta dibersione g.er.) 1 iz jostaketa, josteta, jolasa.

Euren dibertsioetako bat autobusetik erortzeko plantak egitea zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 212. orr.

Egun hartako dibertsioa, paper puskak mastekatu eta gela sabaira jaurtitzea zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 386. orr.

Erronka? bai, dibertsioa ere izan daiteke, handia, hori itzultzea, eta udako arratsalde bero batzuk horretan pasatzeko aukera polita. Berria - Kultura   2006-01-28

Pelikulak egitea negozioa ez baizik eta dibertsioa zen garaian. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 219. orr.

Pernod botila zuten dibertsio bakarra. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 190. orr.

Festa hura gozamen eta dibertsio hutsa izan zen. Aitor Arana   «Onan» - 136. orr.

Tamalez, bizitza ez da dibertsio zoroa bakarrik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizi bai, baina beste dibertsio giro zoro hori falta. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 47. orr.

Jostaketa eta dibertsio zentzu desberdin hori, haurtzaro-gaztaroko heziketa berezi hori harremanetara azaleratzea, tirabirak sortzea. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 22. orr.

Dibertsio leku aproposak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 51. orr.

Zer gara ba, ETAren dibertsio komandoa? Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Dibertsio moduei eragin egiten die adinak. Berria - Kirola   2004-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibertsioa eta (3); dibertsioa zen (3); eta dibertsio (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus