Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inprimeria 1 iz ipar inprimatzea, paperaren edo kideko gairen baten gainean testu edo irudi batean hatza mekanikoki uzteko tekniken multzoa.

[Martin Azpilikueta] munduratu baino apur bat lehentxeago, Konstantinopla hiriaz jabetzen ziren Turkoak eta inprimeriak egiten zituen lehen urratsak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 29. orr.

2 inprimategia.

Gure irarkola edo inprimeriaren interneteko helbidea. Herria   2005-02-24

Robert hobeki ezagutua zen Kanbon, bere inprimeriako lantegia hor baitzuen. Herria   2004-06-17

Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 89. orr.

Baionako inprimeria xahar batean egina zuen aprendizgoa eta "conducteur offset" kalifikazioa erdietsi ondoan, araberako lana zeukan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 121. orr.

75 harpidedun behar zituela inprimeria gastuen pagatzeko. Herria   2003-12-04

Ez baitut ahanzten langile bat naizela eta bereziki esku-langilea izan naizala 25 urtez inprimerian. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus