Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inpronta 1 iz marka, eragina.

Zilegi bekit esatea egun hartan gertatutakoak sakon markatu ninduela; nire pupitre-lagunaren hitz aparteko haiek behin betiko inpronta utzi zutela nire baitan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 86. orr.

Gure Antzinako Bihotzean hain tinko ezarritako inpronta hura. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 89. orr.

Ohi denez, musika lagungarria izan zen inpronta itsatsita gera zedin; zauria bezala, ildoa bezala, ariman ebakia bezala. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 87. orr.

2

"Inpronta esaten zaio horri", argitu du Elik, psikologiako ikasleak: "Animalia batzuek, txitoek adibidez, jaio eta berehala ikusten duten lehenengoa amatzat hartzen dute eta estu-estu lotzen dira harekin, beste espezie batekoa izan arren". Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus