Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inpronunziable izond ezin ahoskatuzkoa, ahoskaezina, ebakiezina.

Amutxastegi -nere ama-aldeko deitura- inpronunziablea zela esan zidan behin batean Planplona/Iruñeko alaba asko estudiatutako batek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 284. orr.

Aitzitik, inpronunziablea bere baitan da ahoskatu ezina, zeren "guk ahoskatu ezina" besterik gabe bihurtu baita "ahoskatu ezina", halako moduan non munduan diren hiztun guztien artean gu bakar bat baita aintzakotzat hartua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 282. orr.

Zenbat bazter, zenbat giza ale eta jainkotxo inpronunziable izan ote dira Historia pronunziablearen eskuz ezdeustuak eta lurraren azaletik erauziak! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus