Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dieta2 iz bizilekutik kanpo ari den pertsonari eguneko ordaintzen zaiona.

EAEn parlamentariek soldata finkoa dute, eta Nafarroakoek, berriz, dietak jasotzen dituzte. Berria - Harian   2005-06-08

Nire enpresan, bidaietako dietak pagatzeko ere trabak, entzutekoak izaten ahal ziren zuzendariordearen garrasiak, ohiz kanpoko faktura bat aurkeztuz gero. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 98. orr.

Hasieran geure dietak kobratzen genituen, eta ez ziren huskeria. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 210. orr.

Dietak, aldiz, bederatzi euro ordainduko dira aurten, 9,60 euro 2005. urtean eta 2006ean 10,30 euro, Adegiren proposamenaren arabera. Berria - Ekonomia   2004-06-09

Ordainak: Dieta erdia soldata igoeraren arabera igotzea nahi du, baina guztientzat ez du onartzen. Berria - Ekonomia   2004-05-09

Patronalak, baina, ez du lanaldirik murriztu nahi, eta sindikatuei exijitu die dieta, kilometraje, gaixo-agiri, azpikontrata eta kontratazioaren inguruko proposamenak bertan behera uzteko. Berria - Ekonomia   2004-05-11

Irakasleen soldata %3, 35 igoko da, zerbitzuetan ari direnena %4 eta dietak eta antzinatasuna, berriz, %3. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus