Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

difamatu, difama, difamatzen du ad norbaiten ohorearen edo izen onaren kaltean jendaurrean hitz egin edo idatzi.

Gero gutun anonimoak bidaltzen dizkizute irainez beteta, eta berdin zure lagunei ere gero, haiek difamatzen dituzula esanez. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 31. orr.

Txirrindulariak difamatu dituela ohartarazi diote, eta hilaren 20a baino lehenago zuzenketa publikorik egiten ez badu auzitara joko dutela. Berria - Kirola   2006-01-12

UA «kalumniatu, iraindu eta difamatu» zuelako jarri du salaketa Benitok. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus