Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inskribatu1, inskriba, inskribatzen 1 da/du ad (geometrian) figura bat beste baten barruan marraztu, halako moduz non, elkar ebaki gabe, zenbait puntutan elkar ukitzen baitute.

Zirkuluaren azalera jakiteko, karratu bat inskribatzen da haren barruan, eta bikoiztu egiten da gero alde kopurua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 162. orr.

Karratu batean inskribatutako oktogonoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 192. orr.

Planoan, zirkulu batean inskribatutako ezin konta ahal poligono erregular dago. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 163. orr.

Esferan inskriba daitezkeen bost poliedro erregularrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 162. orr.

2 irud

Baina artxiboa da, halaber, eragiten duena esandako gauza horiek guztiak ez daitezen metatu mordo amorfo batean, ez daitezen inskribatu etendurarik gabeko linealtasun batean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 150. orr.

Teoria ekonomikoan eta bere joko kontzeptualaren arauetan inskribatutako bi posibilitateok, bi aukera ezberdinetarako bidea ireki dute, elementu beretatik hasten direnak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 46. orr.

Espazioan bezalaxe inskribatzen da denboran kontaketa, eta, horrenbestez, narraziozko irudi oro, eta berdin irudikapenezko irudi oro, narratibotasunaren "kodeek" markatuta dator, narratibotasun hori sekuentziatze baten bidez agertu baino lehen ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 230. orr.

Kondekorazioekin batera ageri ziren txarteletan irakurri nituen oroimenean, neure baitan, sekula gorde eta inskribatu ezin izan nituen datak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 55. orr.

Grabatu haien marrazki inestrikable haietan zetzan inskribatuta Klararen misterioa. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 116. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da; zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 157. orr.

Aldi bakoitzean lortzen den poligono inskribatuaren azalera gero eta handiagoa da, baina zirkuluarena baino txikiagoa, betiere. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus