Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inskribatu2 (orobat inskribitu), inskriba, inskribatzen da/du ad izena eman.

Erakundea handitu guran, inskribitzeko, karlistek egiten zuten galdera bakarra hau zen: [...]. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 99. orr.

Lehenengotatik Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begirale legez inskribatu banintz ere, jardun, ordezkari jardun dut. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 260. orr.

-Zer uste duzu, gero?, badela erroldan inskribaturiko arima bakoitza hogei kopekeko prezioan salduko lizukeen ergelik? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 154. orr.

Kristalezko atetzarra zabaldu eta alabastrozko hallean berehalaxe eskuratzen dizkizute zure gelako giltzak, zuk zeuk inskribatu bezalaxe izendatuak: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 184. orr.

Enpresa bakoitzak bi bizkartzain inskribatu ditu. Berria - Kirola   2004-12-26

Joaquin Maza Erauskin eta Jordi Cantillo Fontanals akziodunek egun horretan onartutako kontuak forma akats bategatik Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan ez inskribitzeko eskatu diote erregistratzaileari. Berria - Kirola   2004-11-24

Federazio Ligan aritzeko inskribatu zituela. Berria - Kirola   2004-07-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus