Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inspekzio 1 iz ikuskatzea.

Kontua da Franco bizi zen bitartean inspekzioa pasatu behar izaten zutela ikastolek. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 56. orr.

-Tira, hementxe amaitzen da inspekzioa: oso ume jatorrak dituzue. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 57. orr.

Errutinazko inspekzioa egitera gatoz, jauna. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 139. orr.

Poliziak inspekzioa egiten du, ikerketa martxan jarri eta, ahal izanez gero, lapurrak atxilotzeko. Berria - Harian   2005-07-21

Ez diagu inolaz ere inspekzioa gaindituko. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 139. orr.

Maria ohera hurbildu eta, aulkian eseri aurretik, inspekzio akustikoa pasatuko ez lukeen musu bat eman zion. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 18. orr.

Arratsalde hartan lantegiko kontrola, inspekzioa. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 163. orr.

Araudiak ahalmena emango dio Ogasunari inspekzioaren aurretik zergadunen datuak erkatzeko eta enpresen kontabilitate liburuak aztertzeko. Berria - Ekonomia   2004-11-18

2 ikuskaritza.

Inspekzio, Zaintza eta Egiaztatze Batzordeak eta okupazio indarrek jasotako dokumentazio guztia Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari aurkezteko eskatu zuen Moskuk. Herria  

Ertzaintzako barne inspekzioa pertsona horrekin harremanetan jartzen da, eta ikertu egiten da. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus