Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diglosia 1 iz elebitasun mota, hizkuntza edo hizkera bat beste baten mendeko gertatzen dena.

Ikasi dute azkenean hizkuntza normalkuntza zer den, diglosiari nola hartu gaina. Jokin Urain   «Errotarria» - 113. orr.

Diglosia gaitzesgarri baten seinale ikusten du berak gaztelaniaren presentzia hau euskal esaldietan, baina hizkeraren adierazkortasuna ez ote dugun aberasten galdetu behar genukeela iruditzen zait. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 241. orr.

Elkarte hauetan dauden partaideek, norberaren egoeran eta partiduetan, euskararen marjinazioa salatzeko borroka gogorra egingo dute, diglosia protestaren bitartez gaindituaz. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik diglosiko.

Diglosia egoera honetan, ez da euskara orain baino gehiago babestu behar? Berria - Kultura   2006-01-24

Euskarak gaztelaniarekiko izan duen eta daukan diglosia egoera modu barregarri batean puzten dute, eta gure miseriak agerian uzten. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 198. orr.

Egun ez dugu hizkuntza barruko diglosia arazorik, egun kultur hizkuntza euskara batua ala gaztelania batua hautatu, hortxe dugu koska. Berria - Kultura   2006-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diglosia egoera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus