Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diktadore 1 iz aginpide osoa bereganatu eta inolako kontrolik gabe aritzen duen gobernaria.

Diktadore izena, ez da nahikoa irakurlea leziatzeko? Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 120. orr.

Dominikar Errepublikako diktadore Rafael Leonidas Trujilloren lekaioek eta morroiek trebe jarduten zuten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 276. orr.

Espedizioaren helburua Machado diktadorearen erregimena behera botatzea da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 33. orr.

Irakeko diktadoreari amore emanarazi beharrez, beren populuen iritzia enganatuz, gerla-bideari fidatu zaizkion Ameriketako eta Europako zenbait estatuburu. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 153. orr.

Zartatu zen bonba bainan ez zuen hil diktadorea. Herria   2004-07-29

Bukatuko ote zen diktadura diktadorearen heriotzarekin batera? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 93. orr.

Eta hori da diktadoreei min handiena ematen diena: diren bezalakoak azaltzea arte-obra batean. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 75. orr.

Franco gure diktadore zaharra itzaltzera zihoalarik, [...]. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 139. orr.

Pinochet, Xileko president eta diktadore ohia, 89 urtetan, arras gaizki da burutik beheiti berriki ukan duen histura larri batekin. Herria   2004-12-23

Esanguratsua zen diktadore komunisten ohiko epiteto kutuna "bake-maitale" izatea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 372. orr.

Berlusconi diktadore sasikoa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 40. orr.

Gutierrezek diktadore izenda dezake bere burua. Berria - Harian   2005-04-20

Diktadore batek bere ihesean abandonatu eta sasiek hartutako udako etxalde dekadentea. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 214. orr.

Argi eta garbi dago gehiengo osoa ukanez gero lege Biltzarrean, diktadore gisa jokatu dela Aznar. Herria   2004-03-25

2 irud/hed

Kontsumitzaile horiek berak omen dira "diktadore globalak". Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 84. orr.

Bueno, hainbesteko erantzukizuna duen postuan dagoen pertsonak beti izan behar du zuzena, diktadore samarra esango nuke, aurpegira barre egiten dizutelako bestela jokatuz gero. Berria - Kirola   2006-03-01

3 (hitz elkartuetan)

Ildo horretan, Txabarriren «diktadore jokaera» kritikatu eta berarekin ados ez daudenak «baztertzea» egotzi zion. Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Gobernua eta Hauteskunde Batzordea horren aurka agertu zirenean, diktadore portarea zela salatu zuten taldeok. Berria - Mundua   2004-01-25

4 erromatarren artean, larrialdietan hautatzen zen gobernari gorena, aginpide osoa bereganatzen zuena.

Sila bezalako diktadore despotiko baten bitartez, hark desegiteko izan zuen kemen berbera eraikitzeko duen baten bitartez, alegia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 74. orr.

Desegokitasun astronomikoek iraun egin zuten Julio Zesar astronomoen konklusioei diktadore-laguntza emateko egoeran egon eta "juliotar" egutegia sartu zuen arte. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus