Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diktatorial izond diktadura izaerakoa.

Ez da berria boterearen ideia hau, aspaldiko gizarte patriarkal, feudal eta diktatorialetan hori bera baitzerabilten. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 155. orr.

Askatasun honetan funtsatzen da arrazoimenaren existentzia, eta honek ez du autoritate diktatorialik, baizik bere agindua beti hiritar askeen adostasuna besterik ez da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 254. orr.

Ekialde Hurbileko erregimen diktatorial, faxista, autoritario eta fundamentalista guztien kontra gaude. Berria - Mundua   2004-10-03

Leninen alderdi bakarreko erregimen diktatorialaren arrakasta, haren imitatzaileen kopuruak erakusten du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Euskalerria Irratia diru laguntzarik gabe utzi izana erabaki «maltzur, diktatorial eta antisoziala» dela. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus