Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dikzionario (orobat dizionario) 1 iz hiztegia.

Ez bainekien hitz horrek zer esan nahi zuen ere eta dikzionariora jo behar izan dut!. Berria - Kultura   2004-02-07

Osabak Parisen egin zuen dikzionario hura, buruz ikasteko asmotan nengoena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 238. orr.

Dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 111. orr.

Eta berba haiek intsektuen moduan bilatzen zuten zirrikitu bat gure bizimodu arrunten umilazioan, dizionariorik gabeko gure gau tristeen zuloan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 106. orr.

2 irud/hed

Eta luma bat zen haren urguilua, eta bertze bat hitz handi hura -ohorea-, bere dikzionario partikularraren lehen hitza eta azkena zirudiena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus