Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dilatazio iz dilatatzea.

Gorputz-atal guztiak handituak zituen, eta zainen dilatazioagatik dena desitxuratua ikusten zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 272. orr.

Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak, bat-batean badator behintzat, pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 11. orr.

Espazio bat betetzen duen dilatazioak, beroak esaterako. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 102. orr.

Izterren dilatazio hezeari so gelditu nintzen, halako miresmen atabiko batez. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 122. orr.

Musika denboran da, eta gertatzen den gauza bakoitza bereganatzeko halako dilatazio bat behar du. Berria - Kultura   2004-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus