Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inteligentzia iz (253 agerraldi, 22 liburu eta 109 artikulutan; orobat intelijentzia 5 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan) 1 iz buruargitasuna, azkartasuna.

Gizon argia eta inteligentzia handikoa zan ha. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 20. orr.

Harrigarria duk sendagile horien inteligentzia. Irakurleari den-dena eginda, janda ematen bazaio, bere inteligentzia gutxiesten eta bere irudimena kamusten ari gara. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 157. orr.

Espero dugu herri honetako eragile soziopolitikoek nahiko inteligentzia izanen dutela proposamen konkretu horri baikor erantzuteko. Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Jainkoak gizakia bere irudira egin bazuen, eta inteligentzia eman bazion, inteligentzia hori erabil dezan izango da, noski. Herria   2005-02-17

Herritarren inteligentziaren kontrako iraina. Berria - Mundua   2004-05-28

Hautu horrek ELAren kemena eta inteligentzia erakusten ditu. Berria - Ekonomia   2004-11-14

Nire doktrinaren ezaugarri nagusia, orain arte izandako guztiekin kontrajartzen duena, nahimenaren eta inteligentziaren artean ezartzen duen erabateko bereizpena da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 86. orr.

Ile eta begi argiak izango ditu, inteligentzia bizikoa izan daiteke. Berria - Gaiak   2004-05-20

PPk Gobernuarekiko jarrera aldatzea «inteligentzia politikoa izatea» litzateke, PSEko buruaren ustez. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

'Ez duzu inteligentzia emozionalik batere,' esango dizu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 394. orr.

Konputagailua neurozientziekin lotzen dugunean inteligentzia artifizialaz hitz egiten hasiko gara. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 118. orr.

Inteligentzia anizkunaren teoria. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 119. orr.

Haren xarma eta inteligentziaz inbidia sentitzen nuen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 34. orr.

Eta ordenadorea ez daiteke intelijentziaz harro, zeren dena dakielarik, ez baitu ezer ulertzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 294. orr.

«ETAren bukaera» inteligentziaz kudeatzeko eskatu dio PSOEri Erkorekak. Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Buruarekin erantzun du, inteligentziarekin. Berria - Euskal Herria   2006-01-29

2 ezkutuan lorturiko argibideak, bereziki politkoak edo militarrak.

Inteligentzia Nazionaleko zuzendaria ez da CIAko zuzendari bera izango. Berria - Mundua   2004-12-09

Arriskua handia zuten Inteligentzia Militarraren esku torturaren pareko den tratua jasotzeko. Berria - Mundua   2004-05-13

1979. urtean Inteligentzia Militarreko kide egin zuten eta koronel kargua eman zioten. Berria - Mundua   2006-02-10

Inteligentzia Militarreko Zerbitzuak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat inteligentzi g.er.)

Zerbitzu sekretuetako Inteligentzia arloko analista gisa. Berria - Mundua   2004-08-22

Inteligentzia prozesuaren politizazioagatik. Berria - Mundua   2004-08-22

FBIren operatiboak [...] ailegaturik Ernesten inteligentzia-lana amaitu zenean. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 201. orr.

Inteligentzia zerbitzuen garrantziaz. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 180. orr.

Benitez jenerala ez da edonor; Kubako Inteligentzia Zerbitzuen burua da. orain Espainiako Inteligentzi Zerbitzuek (CNI) eman behar dituzte argibideak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 198. orr.

Bi israeldarrak Mossad inteligentzia zerbitzuaren aginduetara ari ziren lanean. Berria - Mundua   2004-07-16

Ameriketako Estatu Batuen inteligentzia, informazio zein espioitza zerbitzuen dokumentuetako batzuk. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 212. orr.

John Negroponte Inteligentzia zuzendari nazionala. Berria - Harian   2005-07-08

Honek boterea eskuratzeko lehian zituen aurkariei buruzko inteligentzia-informazioa bil zezaten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 158. orr.

Nazioartearen eremuko 'inteligentzia' arloa CIAk hartuko du eta FBI 'etxe barruko' arazoetara mugatuko da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 220. orr.

JIC Inteligentzia Batzorde Bateratuak. Berria - Mundua   2004-07-15

Kongresuaren Inteligentziarako Hautazko Batzorde Iraunkorreko kide eta buru gisa. Berria - Mundua   2004-08-22

CIA Inteligentzia Agentzia Zentraleko zuzendari berria izango da Michael Hayden. Herria  

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatu Batuen kanpo-inteligentzia eta kontraespioitza zerbitzuetako bat da hori. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus