Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dilista (orobat txilista g.er.) 1 iz belar landarea, bi hazi biribil dituzten lekak ematen dituena (Lens culinaria).

Noiz jango ote ditut berriro dilistak? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 259. orr.

-Ez daukat ezer berezirik, dilistak hirugiharrearekin eta antxoak, gustu baduzu! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 83. orr.

Legatza eta dilistak hozkailuan gorde ditut. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 197. orr.

Janaria txarra zen: ur zikina dilista apur batzuekin. Berria - Harian   2005-02-03

Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Elizen arteko biblia   Has 25,34

Ozta-ozta igartzen dira dilistaren neurriko argi-iturri bana mutilaren ninietan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazen han dilista-sail bat. Elizen arteko biblia   2 Sm 23,11

Dilista-ale bat ematen du eta! Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 240. orr.

Jabearen iritzian erabateko desohorea zen bere jatetxearentzat babarrun- edo dilista-plater bat ateratzea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 202. orr.

Ugaztunen dilista-tankerako begia, gurea, eta intsektuen abaraska-tankerako begia, euliarena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, irud/hed)

Burdinazko txilista-xaflatxo distiratsuz apaindutako jaka du eta zetazko turbantea. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 39. orr.

4 ur dilista Lemnaceae familiako familiako belar landarea, ur geldietan hazten dena eta dilistaren antza duena (Lemna sp.).

Defentsarako mekanismo bat garatu du ur dilistak, osagai kutsakorretatik babesteko. Berria - Gaiak   2004-08-24

Ibai geldoetan hazten den landare bat da Lemna Minor ur dilista. Berria - Gaiak   2004-08-24

Ur dilistak biltegi funtzioa betetzen duela esan zuen hark, eta haiei erreparatzea besterik ez dagoela uretara iristen diren osagai toxikoez jabetzeko. Berria - Gaiak   2004-08-24

Klorinatoak, fluorinatoak, kloro-fluoratuak eta beste zenbait substantzia kimiko xurgatzen ditu Lemna Minor ur dilistak. Berria - Gaiak   2004-08-24


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dilista tankerako (4); dilistak eta (3); minor ur dilista (4); ur dilista (4); ur dilistak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus