Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interakzio 1 iz eragin-trukea, elkarrekintza.

Eta gero begien arteko interakzioa zegoen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 27. orr.

Ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 201. orr.

Izpiok oso energia handikoak dira [...] eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira. Berria - Gaiak   2004-11-25

Organismo baten (bere elementu guztiak solidarioak izango dituena) eta ingurune [...] baten arteko interakzio moduen azterketarekin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 45. orr.

Bere esanetan, hizkuntzen interakzioak «oso konplexuak» dira. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Ideolab diseinu grafikoa eta interakzioa lantzen dituen laborategia da. Berria - Kultura   2004-01-10

Azken urteotan supersoken teoriari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio, betiere partikulen oinarrizko interakzio guztiak azaltzeko teoria bateratuaren bila. Berria - Gaiak   2004-10-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus