Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxiengo menderatzailearen aurkako erreakzio proletarioak adierazpide bortitza aurkitu zuen hainbat garaitan eta hainbat lekutan, Erdi Aroko nekazari-gerretatik Frantziar Iraultzako jakobinismoraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 364. orr.
Beste alde bat ere izan zuen, bizkitartean, Frantziako Terroreak, bere kulturari doakiona, jakobinismoa deitzen baita geroztik behialako iraultzak hedatu zuen gaitz politiko itsusia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz» - 64. orr.
Zentralismoa eta jakobinismoa oraino ere printzipio sakonak baitira Frantzian. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
PS alderdiko kide, zinegotzi eta eskualde kontseilari ohia ez da alderdiaren Pirinio Atlantikoetako zuzendaritzaren ildokoa, jakobinismoaren aurkakoa eta euskal departamenduaren aldekoa da. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Frantses jakobinismoak izigarrizko kalteak eragin ditu gure Herrian. Herria 2005-02-27
Jakobinismoa izan zen [Kemal Ataturkek] Napoleonengandik hartu eta [turkiar] Errepublikari ezarri zion beste ezaugarrietako bat. Berria - Mundua 2004-12-19