Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intermitente 1 izond aldizkakoa, etenkaria.

Hotelaren izenak, bere neoizko letrero intermitentearekin, zantzu arraro eta tristeak eskaintzen ditu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 50. orr.

· 2 iz (ibilgailuetan) keinukaria.

Autoak ez dauka intermitenterik, baina handia da, indartsua, leun-leuna. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 45. orr.

Erretrobisorea kendu eta atzeko eskuineko intermitentea ostikada batez izorratu nuen, Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 61. orr.

3 ikuskarietako aldizkako profesionala.

Arte eszenikoetako aldi bateko langileek, intermitenteek, Cannesko Nazioarteko Zinemaldirako beren aldarrikapenak zabaltzeko bozgorailu moduan baliatzeko asmoa iragarri zuten. Berria - Kultura   2004-05-12

Intermitenteen grebak ez du galaraziko Cannesko jaialdia. Berria - Kultura   2004-05-11

Prekarietatean dauden intermitenteak laguntzeko 20 milioi euroko kutxa izanen dela ere erran du. Berria - Kultura   2004-05-06

Azken hiru urte hauetan, alta, intermitente estatutua hartua zuen. Berria - Kultura   2004-09-03

Larrialdiko funtsa intermitenteentzat. Berria - Kultura   2004-05-18

Pianoak lagunduta azalduko da Elton John gaur Baionako zezen-plazan, eta intermitenteek emanaldia oso garestia dela salatuko dute. Berria - Kultura   2004-05-28

Ikusgarrietako intermitenteek ere bat egin zuten atzoko manifestazioarekin. Berria - Euskal Herria   2004-03-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus