Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

internauta iz Interneten edo kideko sare baten zerbitzuak erabiltzen dituen pertsona.

Pantaila bidezko harreman elektroniko hura nahikoa ez eta, buruz buru elkar ezagutzeko irrikak bultzaturik, hitzordu bat adostu zuten bi internautek. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 116. orr.

Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu, eta ez zait ondo iruditzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 407. orr.

Makina bat herritako internautek erantzun diote www.nontzeberri.com atariaren gonbitari. Berria - Kultura   2004-05-08

Euskal internauten animazio lanak mundura zabaltzeko. Berria - Kultura   2004-12-15

Internautok saretik filmak jaitsi eta elkartrukatu zituzten, eta horregatik hiru hilabeteko kartzela zigorra eta 2.000 eta 5.800 euro arteko isuna ordaindu beharko dute. Berria - Kultura   2004-04-30

Eustaten arabera, «internauten %20k euskara erabiltzen dute Interneten nabigatzeko». Berria - Euskal Herria   2006-02-11

EAEko gazteen %67 internautak dira. Berria - Ekonomia   2004-11-16

SGAEk auzitara eraman du Internauten Elkartea. Berria - Kultura   2004-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal internautak (3); internauten elkarteak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus