Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diozesi (Egungo testuen corpusean 180 agerraldi; orobat diosesa Egungo testuen corpusean 531 agerraldi -horietako 528 Herria aldizkarian edo iparraldeko autoreen literaturan-) 1 iz erromatar inperioan, probintzia edo prefektura bat zatitzen zen barrutietako bakoitza.

Metropolitano edo artzapezpiku horiek, bestalde, sistema dioklezianikoan diozesi deitzen ziren probintzi multzo horietako baten administrazio-erdigune zen aulkiko apezpikua onartu zuten beren primatu gisa; diozesi hitza Elizak hartu zuen, baina apezpiku bakar baten eskumenari aplikatu zion. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 50. orr.

2 elizbarrutia.

Hasiak ziren Baionako diozesian apez batzuk ohartzen belaunaldi berri bat ari zela sortzen Euskal Herrian. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 91. orr.

Vannes Bretainiako hiri eta diosesako apezpikua Bretainiarra da bera.Aita Saindu erreformatzaile batzuek miretsi ahal izan zituen, baina haien mendean ere ikusi sorterriko bere arbasoen jauregiak suntsitzen zituztela eta Baionako diozesiari 40 parrokia lapurtzen higanoten eta sorginen kutsutik haien zaintzeko aitzakiarekin. Herria   2004-01-01

Azpilkueta erretiratu zen "bere zahartzaro hondarraren eramateko, Coimbrako diozesian eta San Romaneko herrixkan, bazuen parropiako elizara". Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Diosesako liturgia batzordekide batek animatuko du tailer hau. Herria   2004-02-19

Diosesako euskaldunen beila ere harat eginen da uztailaren 14an. Herria   2005-12-29

27 urtez egon naiz Tchaden, misionest gisa, diosesa berri batean, musulmanoen artean. Herria   2003-07-24

3 diozesi etxe (Ereduzko testuen corpusean diosesa-etxe eta diosesetxe soilik)

Eta joan den egunean euskarazko Vatikano II liburua presentatua izan da Baionako diosesa-etxean. Herria   2004-05-13

Ortzegunean, Baionako diosesetxean, emaztea eta kristautasunaz mintzaldia, Arantxa Olaizola eta Marise Gerra-rekin, aratseko 7etan. Herria   2005-05-26

Lehen kurtsoak emanak izanen dira toki, egun eta tenore hauetan: Baionako diosesetxean, urriaren 7 an, 14 etan eta 20.30 etan; Miarritzeko San Josep gelan, urriaren 2 an, 18.30 etan. 16950

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako diosesa (3); baionako diosesak (9); baionako diosesako (4); baionako diosesatik (3); baionako diosesetxean (3); diosesako beilak (3); diosesako eskola (4); diosesaren kondu (3); tolosako diosesaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus