Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

internazionalista 1 izond internazionalismoarena, internazionalismoari dagokiona.

Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista, ekonomia globalaren nahia, justizia sozialarena, nazioen arteko ordena, eta abar, hor daude denak zain. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 131. orr.

Elkartasun internazionalista adierazteko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 223. orr.

ETA ren zatiketaren ondoren sestakoak borroka politiko eta sindikalera lerratu baitziren, eta mugimendu estatalistetan sartu, ikuspegi internazionalista bultzatzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 162. orr.

Hango ezker mugimenduaren joera internazionalistak. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 38. orr.

Talde ekologistetan sarturik zebilen, kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 71. orr.

Orain ugari dira Gobernuz Kanpoko Erakunde zibilak, hirugarren mundu deritzan horretan laguntzen dabiltzanak, edo kooperante internazionalistak bestela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 52. orr.

Hango eta hemengo milizianoz osatutako Batailoi Internazionalistak. Jon Maia   «Riomundo» - 78. orr.

Nazionalista bezain internazionalista naizela. Berria - Kultura   2004-03-17

· 2 iz internazionalismoaren aldeko pertsona.

Internazionalista talde batekin zegoen kafetegi batean. Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Internazionalista presoen barrutia inguratzen duen itxiturako hesolak harrapatzen dituzte gauez, etxolak egiteko. Jokin Urain   «Errotarria» - 52. orr.

Internazionalistena zen Gurseko talderik dinamikoena. Jokin Urain   «Errotarria» - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume internazionalistak (3); komite internazionalistak (19); komite internazionalistetako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus