Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

datil 1 iz datilondoaren fruitua.

Artean datil bat ahoan dastatzen ari zela, [...]. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 58. orr.

Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait. Xabier Montoia   «Elektrika» - 153. orr.

Zenbait datil janez adorea berreskuratzeko. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 101. orr.

Belar izpi bat, fruitu gorri bat, datil ihartu bat. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 18. orr.

Baina datil umeldu eta ubelduen uztari ihesi joanez, lur berri-berrira aldatu da. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 221. orr.

Bere emaztearen sorterriko aljeriar oasitik Habibik ekarritako datil freskoen kutxa ireki zuen Maxek.   - 229. orr.

Datila oinarrizko elikagai izan da inguruotan ehunka urtean eta, ondorioz, eragin genetikoa du egun diabetesak qatartarrengan. Berria - Kirola   2006-02-07

· Zakutxo bat datil eta kuia bete ur. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Datil-platerkada bat jaten zuen bitartean surik eta ilargirik gabeko gau hartan. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 120. orr.

Gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 101. orr.

Bide baketsu bat da hori, non maiteminduek datil-ardotik edaten baitute, hilobien harresi leunduen kontra bermaturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus