Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interpretatu, interpreta, interpretatzen 1 du ad esaldi edo kideko bati esanahi jakin bat eman.

Jatorrizko testua interpretatu eta ulertu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 348. orr.

Entzuleak ez badu hiztunaren hizkuntza ezagutzen, horren esanak ez ditu inola ere interpretatuko, kode ezberdinak erabiltzen dituztelako. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 162. orr.

Milaka liburu idatzi dira bere obra interpretatzeko, bere estiloa disekzionatzeko, bere ideologia aztertzeko. Jon Alonso   «Euskal karma» - 35. orr.

Eraketa diskurtsibo jakin batek, konstelazio berri batean berrartuta, kokatuta eta interpretatuta, aukera berriak agerraraz ditzake. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 79. orr.

Sofista handien testu guztiak bigarren eskukoak direla jakin behar du eta, beraz, interpretatuta etorri zaizkigula. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 34. orr.

Nola interpretatu egungo krisia? Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 128. orr.

Noizbait idatz nezala nahi zuen, edo hala interpretatu nuen nik orduan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 22. orr.

Baimena ematen geniola interpretatu zuen Enbeitak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 118. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Azkuek oker interpretatu zian, esaldia ez baita orduez ari, etxeko ateez baizik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 16. orr.

Oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 209. orr.

Lege batek senaren kontra egiten badu, edo txarra da, edo gaizki interpretatuta dago. Berria - Euskal Herria   2006-01-27

San Mateoren pasarte bat oso estu interpretatu zuelako. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Entzuleak ez du formulazioa hitzez hitz interpretatu behar. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 213. orr.

Araubidea malgutasunez interpretatuta. Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Esperimentu asko egin dira gai honi dagokionez, baina benetan interpretatu ahal izateko moduko emaitzak aurkeztu behar direnean, porrot egiten dute ia guztiek, ia tautologikoak baitira izatez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 58. orr.

3 zerbaiti esanahi bat egotzi.

Bidean, eskutik heltzeko keinu hura interpretatu nahi izan nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 118. orr.

Keinu-sorta oso bat, mutilek era batean edo bestean interpretatuko dutena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 144. orr.

Ametsak interpretatzen zekien emakume batengana joatea besterik ez zuen egin. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 48. orr.

Baina orduan inork ez zukeen horrela interpretatuko gertaera. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 8. orr.

Askok interpretatu dute Eudel eta Lakuaren arteko ika-mikan besterik zegoela. Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Baina lagunek nola interpretatuko zuten ene egitea? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 83. orr.

Alderdi sozialistak beti jakin du, eta beti jakingo du, herritarren borondatea ondo interpretatzen. Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Esperimentu horiek behar bezala interpretatzea ez da gauza erraza. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 50. orr.

Ikusmen-sistemak ikusten ari dena interpretatzeko behar dituen elementu guztiak eskura ez baldin baditu [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 53. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu [...]; horietan sortzen dira garunak gero usain-sentipen gisa interpretatuko dituen seinaleak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 135. orr.

Analisi kimiko bat egiten denean, interpretatu egin behar izaten dira emaitzak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 151. orr.

Zuzen interpretatu baldin badugu Herodes Handiaren politika, herodianismoaren heroe eponimo hark sinesten zuen [...] helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 269. orr.

Zakurrek beraiek badakite nola interpretatu usain hori Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 36. orr.

4 musika lan bat jo.

Campo, Rebotier eta Nono konpositoreen lanak interpretatuko dituzte. Berria - Kultura   2004-08-17

Straussen eta Tomas Araguesen piezak interpretatuko dituzte Eguberrietan egingo duten biran. Berria - Kultura   2004-12-02

Michel Portalek eta Bordeleko Orkestrak John Adams konpositorearen 'Gnarly buttons' obra interpretatuko dute gaur Miarritzen. Berria - Kultura   2006-04-09

Emanaldiaren bigarren zatian ere musika erlijiosoa interpretatuko dute. Berria - Kultura   2004-08-26

Wagner interpretatzeko sopranorik onenetakoa dela. Berria - Kultura   2006-01-20

Begiak ixten zituenean, Yehudi Menuhinen biolinak interpretatutako Brahmsen sehaska kantaren konpasean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 235. orr.

OLBEk sarritan eman du opera lan hori eta zuk ere askotan interpretatu duzu Mimiren papera. Berria - Kultura   2004-09-16

Georges Bizeten 'Les pecheurs de perles' operako Leila interpretatuko du Bilbon Elena Zarembak. Berria - Kultura   2004-04-28

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 46. orr.

5 antzeztu.

Bernardo Atxagaren Lezio berri bat ostrukari buruz testuan oinarritutako ikuskizuna interpretatuko dute. Herria  

Pertsonaia gardena da Nadir, baina, era berean, interpretatzeko zailtasun ugari ditu. Berria - Kultura   2004-04-28

Alberto San Juan eta Emma Suarezek Juan Jose Garfia eta Marimar interpretatuko dituzte. Berria - Kultura   2004-08-20

Poncelak sarri askotan interpretatu ditu pertsonaia homosexualak, eta denak egin ditu gustu eta begirune handiz. Berria - Kultura   2006-01-13

Gazteak ezagutu zuen gizona Jesus Caramesek interpretatuko du eta hiruren artean dantzatik baino antzerkitik hurbilago dagoen produktua osatuko dute. Berria - Kultura   2006-03-17

Javier Bardemek benetako istorioa interpretatzen du han. Berria - Kultura   2004-09-01

Katuak hartu zuen nire lekua gure etxean egunero interpretatzen zen ipuinean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 119. orr.

Hamlet interpretatzeko nahi beste modu daudela sinetsita dago. Berria - Kultura   2006-02-02

Erronka tankerako ikuskizuna, Mahai gainekoa, interpretatuko dute dantzariek, abesbatzak eta bertsolariek guztiek elkarrekin. Berria - Kultura   2004-08-12

Interpretatzeko teknika oinarrizkoenak irakatsi zizkigun aitak, eta beti izan ditut gogoan: interpretatzea ez da dagokizun esaldia esatea soilik, konpartitzea da. Berria - Kultura   2004-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus