Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intimo 1 izond barru-barrukoa, barne sentimenei dagokiena.

Badira bizitzaren zoko-moko intimo eta ilunenak lotsa handirik gabe publikoari aitortzen dizkioten autobiografiak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 7. orr.

Sentimendu intimoei buruzko azalpen ñabarduraz beteak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 66. orr.

Aitorpen intimo bat egitea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 218. orr.

Ahotsak biltzen zituen irrika intimoenak atzemango banizkio bezala. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 70. orr.

Borreroak amets intimo bat dauka: udalak, noizbait, seme kuttun izendatuko duela. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 67. orr.

Izatez filosofia, literatura, horixe da: galdera intimo bati ematen diogun erantzuna. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 235. orr.

Orrien artean gordetako gutun intimoren bat... Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 10. orr.

Hezetasun intimoenak eta erekzio bihurrienak eragiteko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 54. orr.

Ordudanik larruari atxikirik eraman zuen babesleku hura, presondegi intimo hura. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 54. orr.

Eragina izan zuela nire izatearen gune intimoenetan ere. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 83. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 222. orr.

Oraingoan, baina, ez zinen kontu akademikoekin hasi; intimoa izan gabe ere pertsonala zen behintzat bota zenidan galdera, eta ildo beretik jarraitu zuen solasak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 28. orr.

Intimoagoak dira liburuko beste pasadizo batzuk. Berria - Kultura   2004-12-01

Xalotasun naif berberaz dira kantatuak drama politikoak eta bizi intimokoak. Berria - Kultura   2006-03-30

Varisco ere andregaiturik zegoen, eta elkartasun sakona eta isilberri intimozko truke ugaria zebilen horrenbestez bien artean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 155. orr.

Estatua ez zaio gizabanakoari kanpotiarra, baizik barne-barnetarra, intimoa, bere buruaren identikoa, bere kontzientzia, bere arima. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 268. orr.

· Eguneroko ene etsai intimo horiek. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 63. orr.

2 bakartasunari dagokiona, bakartasunean edo bakarka egiten dena.

Zer dago intimoagorik isiltasuna baino? Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 82. orr.

Espazio biribil eta intimo horiek. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 414. orr.

Biok betiko lotzen gintuen ekintza intimo bat partekatu genuela sentitzen nuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 193. orr.

Benetako izenak argi epela zabaltzen zuen, intimoa-edo; faltsuak, berriz, ezin sinistuzko distira zuen, erregezkoa. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 90. orr.

Bizitza pribaturik gabeko pertsona bainoago, bizitza intimorik gabeko pertsona iruditzen zaizu. Berria - Kultura   2006-04-16

Argi-ilun baten laguntzarekin giro intimoago batean sartzen da bisitaria. Berria - Kultura   2004-12-19

Kontu intimo bat publiko egiteak sorrarazten dituen ahalkea eta babes-eza. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 13. orr.

Sormena berez jardun partikular eta intimoa baita. Berria - Kultura   2004-10-29

Jatetxe lasai eta intimo bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 141. orr.

Bisita intimoak ukaiteko eskubidea ukatzen die Frantziak. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Gaur egun, bi aurrez aurreko izaten dituzte hilero, familiarra bata, intimoa bestea. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Beti besta intimoak izan dira eta gaur ere hiru bikote bildu gara. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 31. orr.

Erizain baten esku utzi behar du komunean esertzea bezalako ekintza intimoa... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 149. orr.

Gorputzaren hustubehar intimoak egiteko tokia. Josu Landa   «Odolbildua» - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza intimoak (3); harreman intimoa (3); oso gauza intimoak (3); oso intimoa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus