Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dirudun izond/iz diru asko duena, aberatsa. ik izandun.

Lagun dirudunak nituen, maitale dirudunak: aurrena nik bilatzen nituen, hurrena haiek bilatzen ninduten, izan ere -konturatu al zara inoiz?-, oso ederra nintzen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 46. orr.

Etxejabe diruduna zela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 87. orr.

Sinetsarazi beharko genien Europar enpresari dirudunak ginela eta gure Hong Kongeko bulegoentzat diploma gabeko idazkariak behar genituela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 300. orr.

Kanpotiar enpresa dirudun askok hor zituzten beren bulegoak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 209. orr.

1930. urtean, belgiar dirudun batek bultzatu zuen Shanghai hirian 'auditorium' izeneko frontoi baten proiektua. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 117. orr.

Roig dirudunaren gutizia, jostailu errentagarria da Vila-real. Berria - Kirola   2006-03-03

Ingalaterran Arsenalek marka guztiak ondu ditu, Manchester United dirudunaren aurrean. Berria - Kirola   2004-05-11

Aita Frankfurt-am-Main-en jaio zen; gurasoak dirudunak zituen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 298. orr.

Dirudun ugari bizi duk hemen inguruan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 66. orr.

Egun, ordea, aberatsak ez ezik, dirudun ez direnak ere gogaitzen dira. Berria - Gaiak   2004-06-23

Hamar urte dira jo eta ke ari naizela lausengatzen hemengo dirudun zeken zikin batzuk. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 91. orr.

Han dirudunak mugitu dira Don Carlosen alde, beren ondasunak gal beldurrez. Txillardegi   «Putzu» - 153. orr.

Diruak badu dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko ahalmen berezia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dirudun bat (4); dirudun batek (3); dirudun baten (6); dirudun eta (7); diruduna eta (3); dirudunak egin (3); dirudunak ere (3); eta dirudunak (3); eta dirudunen (3); familia dirudun (6); gizon dirudun (3); jende diruduna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus