Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intsentsu 1 iz gai erretxinaduna, erretzen denean urrin gozoa barreiatzen duena eta batez ere elizkizunetan erabiltzen dena.

Beren kutxatilak zabalduz, eskuerakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra. Elizen arteko biblia   Mt 2,11

Sagarapenetarako gantzuketa-olioa eta intsentsu usaintsu garbia ere prestatu zituen. Elizen arteko biblia   Ir 37,29

Eta intsentsua erre ohi zuen Jaunaren aitzinean zegoen aldarean. Elizen arteko biblia   1 Erg 9,25

Berak ere muinoetan eskaini ohi zituen opariak eta erretzen intsentsua. Elizen arteko biblia   1 Erg 3,3

Erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten. Elizen arteko biblia   1 Kro 6,34

Jaunaren aurrean, intsentsua ikatz gorietara botako du. Elizen arteko biblia   Lb 16,13

Ez dio oliorik isuriko gainera, ezta intsentsurik ezarriko ere. Elizen arteko biblia   Lb 5,11

Intsentsuz beteriko ontzi ketsu bat zeramala agertu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 460. orr.

ik beherago 3. 23115

Abegi ona intsentsuaren usaina bezala nonahi sumatuko duzu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 9. orr.

Higuingarri zait intsentsuaren lurrina. Elizen arteko biblia   Is 1,13

Egiaren aldareko intsentsu mareagarri horrek. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 227. orr.

Intsentsua erretzea autoaren ihes-hodiaren muturrean arnastea bezala da. Berria - Gaiak   2004-11-23

Jolas bat zen, euren buruari intsentsua emateko erabat, baina ez zuten neurtu euren ausardia noraino iristen zen eta benetako jainkoak (Zeus eta Hera) haserretu egin ziren J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi eskukada intsentsu-hauts usaintsu hartuz. Elizen arteko biblia   Lb 16,12

Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen: negar gutizia piztu zitzaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 128. orr.

Ezkoargi sagaratuak bezalako zurbil ageri zen eta intsentsu-sutontzi gisako dirdai biguna zerien begiei. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 129. orr.

ik beherago 3. 23115

Intsentsu-keak egoitza santuan bezala. Elizen arteko biblia   Si 24,15

Intsentsu-kiribilak erabat desagertuak zirenez, errazago hartzen zuen arnasa Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 222. orr.

Eskuak bildurik, erretzen ari ziren intsentsu makiltxoak atxikitzen zituen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 95. orr.

Intsentsu-ziriak. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 155. orr.

Mirrari aldaxka bat jaiotzen zaio, intsentsu-alea daraman kimua. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 51. orr.

Arratsaldeko intsentsu-eskaintza egin ohi zen ordu berean. Elizen arteko biblia   Jdt 9,1

Bai eta zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Elizen arteko biblia   1 Kro 28,18

Tenpluko sala handira sartu zen, intsentsu-aldarean intsentsua erretzeko asmoz. Elizen arteko biblia   2 Kro 26,16

3 intsentsu ontzi

Har ezazue denok zeuon intsentsu-ontzia, nork berea, eta intsentsua jarrita aurkez ezazue Jaunaren aurrean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 208. orr.

Intsentsua erretzeko intsentsu-ontzia eskuan zuela. Elizen arteko biblia   2 Kro 26,19

Isur-opariak egiteko ontziak, azpilak, urrezko intsentsu-ontziak, oihala eta koroak ostu zituen. Elizen arteko biblia   1 M 1,22

Urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta ixipu-ontziak. Elizen arteko biblia   2 Erg 25,15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus