Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deabru (1.920 agerraldi, 190 liburu eta 90 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.713 agerraldi; orobat debru g.er. eta deubru g.er.) 1 iz Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruei ematen zaien izena; singularrean, deabruen burua, gaizkiaren izpiritua. ik demonio.

Aingerua bere nahikari gaiztoz aingeru on izatetik deabru bihurtu bazen, nondik zuen hark ere deabru bihur zedin nahikari gaizto hori, egilerik hoberenak egindako aingerua izanik oso-osorik? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 222. orr.

Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zizkien. Elizen arteko biblia   Lk 9,1

Ireki ote ditzake deabru batek itsuen begiak? Elizen arteko biblia   Jn 10,21

Begiratu zuen eta labe inguruan deabru asko ikusi zituen burdinazko sardak eskuetan zituztela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 995. orr.

Bat-batean deabrua etorri zitzaion ikaragarrizko ekaitz-burrunba eta zarata artean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1084. orr.

Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 152. orr.

Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. Elizen arteko biblia   1 P 5,8

Dirua irrikatzen eta harri-koskorrak baino hobe irizten diotenak, deabruak itsutu egin nahi ditu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 139. orr.

-Gure semeak zentzua galdu du -emakumeak, erregutzaile-, deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 270. orr.

José Tudelak ez ziola bere arima deabruari saldu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 81. orr.

Deabru batek hilkorren alaba esposatzen duenean, bizialargun uzten du normalean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 218. orr.

Deabru bakar batek gehiago zekien zeruko gauzez eta gehiago daki orain lurrekoez gizaki guztiek baino. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 122. orr.

Deabrua tentatzen ari zitzaidan, eta amore eman nion preso egonezin hura kontsolatzera joateko nahiari.   - 278. orr.

Dena deabruaren tentaldia eta engainu maltzurra dela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 297. orr.

-Deabruaren abokatuaren itxurak egiten ari zara? -irribarre egin zidan berriz ere-.   - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Nik ez dakit nola izendatu, baina zenbaitek uste zuen deabru gaiztoaren eragina zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 224. orr.

Salamancako leize batean, deabru zaharrak eskola bat antolatu du teologo-gaientzat. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 54. orr.

Ez al zitekeen, bada, deabru engainatzaile guztiz ahaltsua, gizonez bezalaxe, sugegorriz ere mozorro eta itxuralda? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 175. orr.

Deabru tipi batek bere sutegia eraiki ote zuen, bada, ene buruan? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 341. orr.

Baina bazter batean egokitu zen, lurrak jaulkitako deabru ñimiño baten gisara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 136. orr.

Deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 73. orr.

Deabru ikusgarriak beldurrik ez, baina oso errespetu handia sortu zidan. Aitor Arana   «Onan» - 49. orr.

Halako batean, deabru indartsu batek enbor handi bat hartu du, hanka azpian zapaldu nau, gero nire gainera salto egin du eta ia ito nau. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 207. orr.

3 (erkaketetan)

Hogeita hamahiru graduko hotz gogorra dago kalean, bisutsak orro egiten du deabru amorratu baten antzera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 376. orr.

Norma Lúcia deabrua bezain maltzurra zen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 40. orr.

Deabrua baino okerragoa zara. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 190. orr.

4 deabruaz alderatzen den pertsona.

Garrantzi handiko eginkizunak zituen, berehala konpondu beharreko estatu-arazoak, ezin zuen minutu bat ere alferrik galdu, eta hortxe zeukan deabru burugogor hura alamena ematen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 296. orr.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

-Mikel, deabru zikina, Murtutseneko lurrak enetako dituk! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 168. orr.

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 149. orr.

-Deabru hutsa zen, ordea -gogorarazi zion Maxek-.   - 421. orr.

Deabruak ziren djinak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elizaren teilatu gainean deabru-andanak zebiltzan batetik bestera zalapartaka. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 357. orr.

Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren. Elizen arteko biblia   Mk 5,15

-Deabru gorputza daukak baina. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 86. orr.

Ikusi zuen Kako-okerren deabru-aurpegi beltzarana, zelan ari zen irteten uretatik tantaka. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 121. orr.

Mugarik gabeko gizonak, aingeru aurpegia zuten deabruak, eta deabru isatsa zuten aingeruak.   - 286. orr.

-Filchi esan beharko nioke, benetan -esan zuen Peevesek santu-ahotsez, baina begietan deabru-irria zuela-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 145. orr.

-Aristokrata madarikatu horiek eta egiazko deabru-semeak diren apezak beti trebeska ditiagu! Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 107. orr.

Santa Anako farola gorriak halako deabru antza ematen zion Hucken aurpegiari. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 128. orr.

Jakina, ez zen deabru kontua, nire barruko harra baizik. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 159. orr.

Tourette bera dreabrutzearen fenomenoak liluraturik zeukan, eta antzerki bat idatzi zuen Erdi Aroan Loudunen izandako deabru-hartzeen izurriaz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 92. orr.

Nola ibiltzen ahal haiz deabru-edabe honi zurrupaka? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 112. orr.

ik beherago 9. 1732

5a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Haren idazketa, edo idatzizko aldarrikaldia, profeta deabru-suhar batena zen bete-betean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 161. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakumea jeloskor izaten da normalean gizon bat beste emakumeekin batzen denean, baina nola izan daiteke gizaki bat emakume-deabru batez jeloskor? Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 24. orr.

Beste emazterik bazuela ez zuen ukatzen, baina emakume-deabruak ziren denak; Taibele zuen giza emazte bakarra. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

7 (esapideetan)

Agiraka ari zen eztarria urratu beharrean, deabru guztiak aipatuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 478. orr.

-Ala zazpi infernuetako deabruak! -egin zuen aldarri. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 31. orr.

-Infernuzolako bi mila deabruak! zer demontre ari zarete zuek, hemen? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 286. orr.

Goiti erran dut, deabruaren buztana! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 103. orr.

Deabruetara leialtasuna! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 175. orr.

Ostikoen ondotik, xehaturik, deabrua gostatzen zitzaion urratsari xuxen jarraitzea eta bere abantailetan zuen ez nahastea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 134. orr.

8 (izenondo gisa)

-Galai deabru hori! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 268. orr.

-Ume deabru horrek zaldiak izutu ditu... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 109. orr.

Orduan eskaileretan bi neska deabru haiek, auzoak agurtzen: urte askoan, Bender jauna! Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 96. orr.

Ez dezakezu susma zalamandrana deabru horrek zer nolako lazkeria parrasta izkiriatu dion nire bizkar.   - 146. orr.

Zaldi deabru horiek ozta-ozta heldu dituk honaino; honen britxkara pasatu nauk azkenean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 99. orr.

Bi-murru karanbola deubru batzu ere zaharreri ikasiak. Herria   2003-04-03

Ni ezingo nintzateke bizi Paris deabru honetan, egun guztian, espaloi batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 31. orr.

Ni ezingo nintzateke bizi Paris deabru honetan, egun guztian, espaloi batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 31. orr.

Gizona ez zen guztiz deabrua ere. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 166. orr.

-Hiritarrentzat egina dun funerarium deabru hori. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 47. orr.

-Gai ote da erromantzez ganoraz egiteko, ala liburuak irakurtzen dituen lengoaia deabru horretan izkiriatu behar du? Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 227. orr.

9 (dagokion izenaren ezkerrean)

-Deabru mutikoak, zulo beretik egiten duzue kaka! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

-Jaits ziztuan almenetatik, deabru haur mukizua! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 126. orr.

10 (non, zer, nola eta kidekoen eskuinean, galderetan eta)

Non deabru izanen du alu honek nire izena daraman karpeta? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 141. orr.

Kezkak nire urratsak galgatzen, ordea: non deabru zebilen Kristina? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 228. orr.

Zer deabru gertatuko ote zitzaion Joanes gaixoari. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 67. orr.

-Zer deabru duzu hau? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 71. orr.

-Zer hitzordu eta zer deabru, ni orain baniak... Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 210. orr.

Zer deabru egiten zuen papistekin? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 204. orr.

Baina, zer deabru, infantzoi nintzen, Migel Mailuren iloba. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 220. orr.

Eta zer deabru inporta zaio nire haurretako ikaskide batekin gelditzen ba... Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 46. orr.

Baina nor deabru ote zen Anbroxio Misterio hori ez du oraino argitu Txominek. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 73. orr.

Nora deabru jo ote zuen? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 85. orr.

-Zergatik deabru joan behar zuen teilatura? Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 21. orr.

Ez nezakeen zinez konpreni zergatik deabru, hainbeste eta hainbeste jende "bildu" behar zen eztei "ederrak" zirela errateko! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 106. orr.

Ontzitik irten gabea zen, eta nondik deabru atera ahal zituen numeroak, eta nori jakinaraz ziezazkiokeen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 148. orr.

Nola deabru izan zitekeen mukizu hura hain argia? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 186. orr.

Ez daki nola deabru barnatu den hainbeste literaturaren zaldiko maldiko zurian. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 50. orr.

Itsasoa daukazula, zertan deabru imitatu Paris? Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 70. orr.

11 deabru gorria ikusi senperrenak ikusi.

Graxik eta amatxik deabru gorria ikusi zuten Hendaiako zilo beltz hartan, baina jo, bederen, ez zituzten jo. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 50. orr.

Berriz ere deabru gorria ikusi beharko zuen hotzarengatik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 191. orr.

· Bertze edozeinen gisa, nazien salbaikeriek gazte gazterik okaztatu zuten eta are gehiago, baitzekien aitatxiri deabru gorria ikusarazia ziotela, hainbertzetaraino non amatxik, ez zuen nehoiz haren berririk izan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 73. orr.

12 deabruak eraman

Deabruak eramango ahal hau, malapartatu hori, sal nazak hala nahi baduk! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 124. orr.

Deabruak eramango ahal ditu madarikatu horiek!, esan zuen erretxin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 153. orr.

Deabruak eraman dezala hire arima, ez al duk ikusten Estatuaren gurdi bat datorrela? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 322. orr.

-Deabruak eraman nazala hori esnezalea ez bada eta pinta bat krema ez badakar gure kaferako. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

Deabruak eraman zitzala eskuzabaltasuna eta funtzionarioen bihotz-handitasuna! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 337. orr.

Ez, deabruak daramala! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 401. orr.

Deabruak haramala, ergel lolo hori...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 246. orr.

13 deabruak hartu

Xanti Deabruak hartua du eta norbait arima eta gorputz hartzen duelarik, ezin kasatua da, eta Deabruak ez du beste gogorik lurra ifernutzea baizik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 156. orr.

Città di Castellon ere beste emakume bat zegoen deabruak hartua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 225. orr.

Beti jendaje gaizkile bandolero basatien esku egondua izatean, infernuko deabruak hartutako gaztelua zela arrunt sinetsia zeukan inguruko jendeak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 124. orr.

Deabruak hartuko ahal hau, bare nazkagarria! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 134. orr.

· Alabaina, Kasim deabruak hartua joan zen, altxorra berarentzat ez beste inorentzat izatea desio zuela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 98. orr.

Deabruak hartu zuen, eta, bere onetik aterea, tabernara sartu, eta botila jaurti zion aurpegira. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 361. orr.

Philippekin mintzatzeak, dudarik gabe on egin zidan baina hura utzi orduko, berriz ere deabruak hartua nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 150. orr.

Deabruak harturik bezala margotzen du, eta, mihise bat bukatu orduko, beste bati ekiten dio lasterrean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 187. orr.

14 deabruak jakin

Hirugarrenean denek pentsatzen zuten: "Deabruak zekik nondik atera den hau!", eta harengandik aldentzen ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 44. orr.

Baina deabruak daki zer atera zen handik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 289. orr.

"Deabruak daki zertan ari den! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 304. orr.

Lelokeria hutsa zen, txorakeria, asmakeria, deabruak daki zer!... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 277. orr.

Deabruak zekik! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 257. orr.

15 mila deabru

Mila deabru, horixe besterik ez nuen behar! Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 75. orr.

Mila deabru! denbora asko galdu dinat. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 59. orr.

Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 185. orr.

-Ixo, mila deabru! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 304. orr.

Egun batzuetan, kutxa osoak bete liburu (mila deabru, zeinen astuna den papera!) garraiatzen nituen, arropa xuri eta baxera kutxak tokiz aldarazten. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 78. orr.

-Mila deabru, Bea, mutikoa ez da hain umea! Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 114. orr.

· Zer mila deabru erran nahi duk? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 180. orr.

ik gorago 10. 16848






hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da deabru (5); deabru asko (5); deabru bat (15); deabru batek (9); deabru baten (12); deabru batzuk (4); deabru beltzak (11); deabru bihurtu (3); deabru dira (3); deabru eta (5); deabru gorri (3); deabru gorria (5); deabru gorria ikusi (3); deabru gorriak (3); deabru guztiak (8); deabru guztien (4); deabru haiek (3); deabru hori (12); deabru horrek (7); deabru ote (3); deabru saldo (3); deabru saldo bat (3); deabru txiki (4); deabru zaharrak (4); deabru zen (3); eta deabru (15); eta zer deabru (5); itxurako deabru (3); mila deabru (35); nola deabru (6); non deabru (10); nor deabru (3); zazpi deabru (3); ze deabru (5); zen deabru (3); zer deabru (20); zuen deabru (6)

ala deabrua (4); baina deabrua (4); batean deabrua (3); bere deabrua (4); botilako deabrua (3); da deabrua (4); deabrua ari (5); deabrua ari da (4); deabrua atzetik (7); deabrua atzetik balu (4); deabrua baino (5); deabrua bera (9); deabrua bezain (4); deabrua bota (3); deabrua da (7); deabrua dagoela (4); deabrua dagoela buru (3); deabrua ere (5); deabrua eta (10); deabrua etorri (3); deabrua ez (6); deabrua harrikatzeko (5); deabrua ikusi (6); deabrua ikusi dut (3); deabrua izan (7); deabrua sartu (4); deabrua zela (6); deabrua zen (6); edo deabrua (3); eta bere deabrua (3); eta deabrua (19); hura deabrua (4); hura deabrua zela (3); nuen deabrua (4); ume deabrua (3); zen deabrua (6)

baina deabruak (8); deabruak alde (5); deabruak alde egin (4); deabruak asmatu (3); deabruak beeltzebulen indarrez (3); deabruak berak (6); deabruak bere (8); deabruak botatzen (5); deabruak daki (14); deabruak daki zer (11); deabruak daramala (3); deabruak egin (3); deabruak eraman (5); deabruak eramango (10); deabruak eramango ahal (9); deabruak ere (4); deabruak eta (7); deabruak ez (10); deabruak gizakia (4); deabruak gure (4); deabruak gure jaunaren (3); deabruak hartu (7); deabruak hartu zuen (3); deabruak hartua (30); deabruak hartua nintzen (4); deabruak hartua zegoela (4); deabruak harturik (5); deabruak harturik bezala (3); deabruak hartuta (7); deabruak hartuta bezala (4); deabruak hartutako (10); deabruak jainkoaren (4); deabruak naramala (8); deabruak oinazetua (3); deabruak zekik (7); deabruak ziren (3); ditu honek deabruak (3); edo deabruak (3); emaztea deabruak (3); eta deabruak (33); eta deabruak daki (4); ez deabruak (3); ezen deabruak (5); honek deabruak (4); hori deabruak (3); izenean deabruak (4); nik deabruak (3); nik deabruak beeltzebulen (3); zion deabruak (3); zuen deabruak (10); zure izenean deabruak (3)

arima deabruari (9); arima deabruari saldu (4); baina deabruaren (3); bat deabruaren (4); deabruarekin tratuan (4); deabruaren engainua (4); deabruaren eskolan (7); deabruaren eta (3); deabruaren hiztegia (4); deabruaren kontra (4); deabruaren kontrako (4); deabruaren kontua (3); deabruaren laguntza (4); deabruaren lakioa (4); deabruaren menpe (7); deabruaren musika (5); deabruaren seme (3); deabruaren tentaldi (5); deabruaren tentaldia (7); deabruaren tentaldia eta (3); deabruarenean izena (4); deabruarenean izena eman (3); deabruari arima (4); deabruari ere (3); deabruari eskaini (3); deabruari eta (3); deabruari saldu (5); dena deabruaren (4); dena deabruaren tentaldia (4); dituen deabruaren (3); du deabruaren (3); edo deabruaren (3); edo deabruari (3); eta deabruarekin (3); eta deabruaren (22); zen deabruaren (7); zion deabruari (5); zuen deabruaren (9): eta deabruarena (3)

aingeruen eta deabruen (3); baina deabruek (4); deabruek etorri (3); deabruek etorri eta (3); deabruek ezin (5); deabruen arteko (4); deabruen buruzagi (3); deabruetan hara (5); deabruren bat (3); eta deabruei (4); eta deabruek (5); eta deabruen (13); eta deabruen arteko (4); eta deabruzko (7); zela deabruen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus