Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inude (orobat iñude g.er. eta unide g.er.) 1 iz beste emakume baten haurrari bularra ematen dion emakumea.

Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 171. orr.

Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere. Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Berak ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 38. orr.

Makina bat haurtzain izan zuen, haurtzain idorrak eta inudeak, eta kantak erakutsi zizkioten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 156. orr.

Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 289. orr.

Umea inudearekin esertzen zen pikondoaren azpian eguerdian. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 36. orr.

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion. Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Bere inudearen titiari hozka egiten dio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 151. orr.

Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Elizen arteko biblia   Has 35,8

Ez, denak isilik zeudean, baita Nini ere: gogoan al duk inude zaharra? Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 132. orr.

Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 85. orr.

Inude: presta ezazu ohea, etzan nadin. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 178. orr.

Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 216. orr.

2 irud

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, zer egin dezake gehiago jasotzeko? Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 253. orr.

Egia da, ordea, erditzeak zituen gastuak, inude saria eta elikadura izateko eskubidea baizik ez zekarrela horrek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 241. orr.

Goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 80. orr.

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan. Txillardegi   «Putzu» - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus